Elkarrizketa Ana Gomezeri

banu 1456131326034 BANU!!! | 2010-05-21 13:06

Gaurko elkarrizketa, Anari dago zuzenduta. Bilboko La Salle ikastolan DBH-ko 3.mailakoei klaseak ematen dizkienak.


  • Egun on Ana! Gaur zure lanbideari buruz pentsatsen duzuna jakin nahiko genuke. Horregatik elkarrizketari hasiera emango diogu. Lehenik eta behin, ondo egongo litzateke zure landidearen sarrera egingo bazenigu.

  • Ondo da. Ni hamar urte daramatzazkit Bilboko, La Salle ikastolan Euskarazko irakasgaia azaltzen. Eta adin esberdinetako ikasleei erakutsi izan diet, baina momentu honetan 3. DBH-nago irakasle bezala.


  • Euskarazko irakasgaia ematen duzula esan duzu, zuk aukeratu izan zenuen arrazoi berezi batengatik edo esan zizuten?


  • Bueno ni Gipuzkoako herri txiki batekoa naiz eta urte askoz bizi izan naiz bertan, horregatik txikitatik landu izan dut Euskara. Geroago, baita ere unibertsitatean letra arloetatik joan nintzen eta hizkuntza hau asko garatu nuen, gramatika aldetik batez ere.


  • Pozik al zaude zure lanbidearekin, eso noizbait pentsatu al duzu aldatzeaz?


  • Ba egon da momenturen bat ezin nuela gehiago ikasleren batekin edo lanbidearen aldetik egoera zailan egon nintzela. Baina ala eta guztiz ere, oso gustokoa dut nire lana,eta ez, ez dut sekula pentsatu aldatzeaz.


  • Hamalau urteko neska-mutilei zaila dela klase ematea esan ohi dute. Ados al zaude horrekin?


  • Bai, guztiz gainera. Adin horretan oso problematikoak dira ikasleetako asko. Eta askotan zaila egiten zait klaseak aurrera eraman ahal izatea.


  • Bukatzeko, azken galdera egin nahiko nizuke, ba al diozu “ pelotarik” klaseko ikasleren bati?


  • Modu horretan esanda, ez. Baina beti egoten da besteak baino gustokoago duzun ikasleren bat.


- Bueno ba hau izan da guztia. Eskerrik asko galderak erantzun izanagatik. Hurrengo arte!


Egilea: Nerea Aia


Utzi iruzkina: