Autismoa
AUTISMOA
Autismoa beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituen gaixotasuna da. Hau jasaten duten pertsonek komunikatzeko sailtasunak izaten dituzte. Normalean, ez dituzte pertsonak begietara begiratzen, ez dute asko hitz egiten, jolasteko modua desberdina izaten da eta ekintzak behin eta berriro errrepikatzen dituzte. Euren sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira. Adin honetan, ume normalak euren gizartearekiko portaera erabat finkatzen baitute. Ume autistek ez dute zertan atzerapen mentalik izan behar. Batzuek gaitasun bereziak dituzte, matematikan adibidez.
Autismoaren zergatia ez da ezaguna. Batzuen ustez genetikoa da. Besteen ustez, osasun arazoengatik edo umearen inguruneak sortu dezake. Kasu gehienetan, gaixotasun honen eragilea zein den ez da jakiten. Autismoa ezin da sendatu baina jasaten duten pertsona hauen bizi kalitatea asko hobetu dezakegula uste dut. Umetatik beraiekin lanean hasiz gero bizimodu askoz hobea izango dutela, frogatuta dago jadanik. Ikastetxeetan neska-mutil autistentzat prestatutako gela bereziak edo aisialdiko ekintza asko lagundu dezaketela bide honetan uste dut.
Etorkizunari begira, euren bizimoduari dagokionez aurrerapen handiak egin dira azken urte hauetan. Eta aurrerantzean hobetzea espero dut.
Egilea: Nerea Aia
Iruzkinak
Utzi iruzkina: