Helen Traubel
Helen Traubel soprano amerikarra New Yorkeko Metropolitan antzokian estreinatu zen 1937an, 38 urte zituela. Handik aurrera hainbat errol egin zituen bertan, haien artean Brünhilde (irudian), Isolde, Elsa eta Kundry. Kirsten Flagstad zen erregina geografia haietan, eta laster helduko ziren Astrid Varnay, Martha Mödl eta Birgit Nilsson abeslari bikainak Richard Wagnerren obretan oinatza ezartzeko. Haienak ahots dramatikoak izan ziren, handiak, boteretsuak, sendarrak, oso nota garai ozenekin.
Lotte Lehmann, Gré Brouwenstijn, Elisabeth Grümmer edota Leonie Rysaneken ahotsak, aldiz, beste izaerakoak ziren, baina atal horretan beste egunen batean sartuko gara. Gaur erabat axola zaiguna Helen Traubelen jaioteguna da: ekainaren 20a. Bera 1899an, gure bloka 2006an.