EUSKAL HERRIA HEMENDIK 20 URTETARA
Lan zaila da pentsatzea eta buruan irudikatzea, Euskal Herria hemendik hogei urtetara. Lan zaila esaten dudanean, zera esan nahi dut, zaila dela objetiboki pentsatzea nolakoa izango den. Irudikapen horretan nire gustukoa den herri baten irudia egingo nuke, nahiz ez izan horrela. Nire nahien araberako herria izango litzateke; alde batetik, etxeetan teknologia izango da nagusi eta bestetik, kanpoko lurraldeetatik immigratutako jendea izango genituen gure seme-alaben jolas-lagun. Badakit askorentzat arraroa izango dela.
Orain dela gutxi Parisko auzo batzuetan izan dituzten arazoak etorri zaizkit burura immigranteak aipatzerako orduan. Gaur egun milaka eta milaka atzerritar etorri dira Euskal Herrira bizitza hobe baten bila. Bizitza hobe hori aurkitu ondoren asko eta asko berriro ere beraien lurraldeetara joaten dira, baina beste asko ez.
Hemendik hogei urtera gure seme-alabek bere inguruan munduko beste lurraldeetako lagunak izango dituzte. Eta horrek asko pozten nau. Nire seme-alabek munduko kultura ezberdinei buruz asko jakingo dute eta aukera izango dute gustatzen zaiena aukeratzeko. Baina honek arrisku bat dakar, euskaldunen kultura eta beste zenbait kultura, biztanlerik gabe geratzea eta hori bai izango litzakeela tristea.
Teknologia ere gure eskuetara egongo zen, etxeko ordenagailuak desagertu eta ordenagailuen partez, agenda elektronikoak izango genituen eskuetan. Hauek nora joan eta zer egin behar dugun gogoraziko diguten makinak izango dira. Ordenagailu eta makina robot batzuen bidez biziko gara eta liburuak, Cd-ak… 20 urte hatzerako produktuak izango dira.
Ondorioz, lehen esan bezala Euskal Herria hemendik 20 urtetara deskribatzerako orduan nik buruan dudan irudia adierazi dut. Nik nahi edo ez nahi, subjektiboki jolastu dut baina izango da norbait objetiboki ere deskribatuko duena aztiren bat agian. Objetiboki edo subjektiboki, garrantzitsuena, guk maitatzen jarraituko dugun lurraldea izatea nahiko nuke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: