WRCren egoera

autobidea 1456131169317 AuToBiDeA | 2009-05-01 20:20

Sebastien Loeben agerpenarekin rallyek beren Jainkoa aurkitu du, baina horrek audientzien jaitsiera ekarri du


Joseba Artaraz, Aitor Ayerza / Eskoriatza


          Estatu espainiarren Carlos Sainz-ek  rallyen mundua utzi zuenetik hona beren telebista audientziak, jendearen arreta kirol honi dagokionez asko jaitsi da. Gainera azken urteetan Sebastien Loeb-ek hasieratik bukaerara, 2004. urtetik gaur egun arte urtero irabazi du Munduko Txapelketa.

               
                     Sebastien Loeb Greziako rallyan garaipena ospatzen
                     Ap|Agencia

Sebastien Loeb

          Sebastien Loeb  1974. urteko otsailaren 26an jaio zen Hauguenen, Alsaziako herri frantziar batean. Pilotu frantziarrak 1999. urtean hasi zen rallyen munduan. Pilotu frantziarrak 2000. urtean eta 2001. urteetan Frantziako Rally txapelduna izan zen frantziarra. 2003. urtean munduko rally txapelketan bigarren izan zen, beren bost munduko txapelketa jarraituak irabazi baino lehen. Sebastien Loebek aurtengo urtean bost rallyetatik, bostak irabazi ditu, Argentinan, Txipren, Irlandan Portugalen eta Norbegian. Frantziarrak mundialeko bigarrenari, Dani Sordo bere taldekidea denari, 29 puntu ateratzen dizkio. Sebastien Loeb pilotu frantziarrak bi “record” lortu ditu oraingoz, berak ditu mundial gehien, 5 eta Juha Kankkunenek eta Tommi Makkinenek launa dituzte. Beste errekor bat garaipenetan du, 52 garaipen ditu.

Rallyen bilakaera Espainian

          Rally txapelketak Finlandia, Norvegia aldean oso ospetsuak dira, eta Europa hegoaldean Frantzian ere ospe handia dute. Estatu espainiarrean 90. hamarkadan garrantzi handia izan zuen, orain Bat Formulak duen audientzien antzera. Rallyen audientzi garrantzitsu hau Carlos Sainzen agerpenarekin batera izan zen, hamarkada horretan espainiarrak bi munduko txapelketa irabazi zituen, 90ean eta 92an. Hamarkada horretan Rallyen bere momentu gorena izan zen, Carlos Sainz, Kankkunen, Makkinen, Auriol eta Colin Mc Raeeren arteko lehiekin momentu zirraragarriak bizi izan zituzten ikusleek. Espainian Sainzen erretiradarekin espainiako audientzien jaitsiera bat egon zen. Dani Sordoren agerpenarekin rallyen bilakaera gorantz  doa berriro ere estatu espainiarrean, pilotu ona dela esaten baitute audientziek, eta teleberrietan kirol zatian berriz agertzen hasi dira rallyen emaitzak.

                     
                            Dani Sordo Jordianako Rallyan
                     As


Utzi iruzkina: