Elkarrizketa: Javier Ayerzari, Uria tailerreko langile bat

autobidea 1456131169317 AuToBiDeA | 2009-05-08 22:02

Gaurkoan autoen mekaniko batek galdera batzuk erantzun dizkigu.

-Krisiaren ondorioz, jendea maiztasun gutxiagorekin joaten al da zuen dendara?
+ Bai, gainera jendeak prezioari gehiago begiratzen dio, eta hauek gehiago negoziatzeko saiakera egiten dute. Beste gauza batean ere igartzen da, gurpilek orain denbora gehiago irauten dute. Lau gurpilak aldatu beharrean, hilabete batean gurpil bat aldatzen dute, eta hurrengoan beste bat, honela lau hilabetetan erosten dituzte lau gurpilak batean erosi beharrean, ordaintzeko errazagoa izan dadin.

P1000825

 Langileetako bat.

-Automobil hibridoak joaten al dira zuen dendara?
 +Ez, oso gutxi datoz, nire lan bizitzan tailer honetan hiru besterik ez ditut ikusi, gainera kalean ere oso gutxi ikus daitezke.

-ECO autoak geroz eta gehiago saltzen direla diote auto saltzaileek, zer diozu zuk, geroz eta hauetako auto gehiago al datoz?
 + Etorritako auto berrien artean gehienak, biodieselak edo ECO autoak dira, jadanik ez dira berun gabeko autoak. Azken boladan diesel autoak eta berun gabeko gasolinako autoak erosten ziren, baina krisiak min asko egiten ari dio automobilismoaren merkatuari eta ez dira kotxe asko saltzen.

-Zuen dendetan zer egiten duzue gehienbat, olioa aldatu, gurpilak aldatu, edo errebisioak?
 +Gure kasuan,  motorrak, kamioiak, autobusak eta autoak konpontzen ditugu. Motorretan adibidez, jendea olioa aldatzera etortzen da gehienbat. Autoetan berriz, denetatik egiten dugu. Lehen bezero gehienak esaten zizuten gurpilak eta olioa aldatzeko, eta zerbait gaizki baldin bazegoen ere, errebisioak egiten genituen gehienbat. Baina orain dena zatika egiten denez, aste batean gurpil gehiago aldatzen ditugu, besteetan berriz olioa, dena antzeko. 

-Zuek Michelin gurpilak saltzen dituzue. F1ean egon ziren azken urtean arazo asko izan zituzten gurpil hauek, eta azken urtean berdina gertatu zitzaien Moto GPn. Jendeak kezkaren bat azaltzen al du gurpil hauek erosterakoan?
 +Ez, ez dute ezer esaten bezeroek. Badakite konpetizioa eta errealitatearen artean aldaketa asko dagoela, gainera guk beste gurpil marka asko saltzen ditugu, Kleber, Hankook, Goodyeard,..

Azken erantzun honekin amaitutzat ematen dugu elkarrizketa hau, interesgarria iruditu zaizuela espero dugu, besterik gabe, eskerrik asko.

P1000824


Utzi iruzkina: