2010ean F1-eko lehenengo arabiar taldea osatu daiteke
David Richards, Aston Martineko presidentea, Abu Dhabi-nen bildu zen Ramzhi eta Al Rahman arabiarrekin. Ramzhi eta Al Rahman prest daude euren dirua F1ean inbertitzeko.
Joseba Artaraz, Aitor
Ayerza / Eskoriatza
Bernie Ecclestonek, F1eko buruak, F1eko hamahiru talde nahi ditu 2010erako. David Richards, Aston Martineko presidentea eta Provide Motors enpresaren jabea, bere proiektua hamahiru talde horien artean egongo dela dio. Segur aski talde berri honen kotxeek Cosworth etxeko motorrekin parte hartuko dute eta bere egoitza nagusia Banbury-n, Ingalaterran, kokatuko da. Taldea osatzeko soilik dirua behar da orain, horretarako bildu da Richardson Ramzhi eta Al Rahmanekin. Arabiarrek dirua ematen badiote, baliteke talde berriaren pilotuetako bat arabiarra izatea. Hamad Al Fardan, alemaniako F3an partea hartzen duen 21 urteko arabiarra, kontuan hartu beharko den izena da.
Hamad Al Fardan
Ap|
Iruzkinak
Utzi iruzkina: