Kriminalizazioari STOP

aurrera 1456131162870 AuRrErA | 2008-01-20 01:04

Gaur jauzi kualitatibo baten berri izan dugu AHT proiektuaren oposizioaren aurka. Bi gazte, AHT-aren aurkako protesta ekintza baketsu batean parte hartzeagatik, epaituak izango dira terrorismo akusazioarekin Madrileko Audientzia Nazionalean.

Argi ikusten da Eusko Jaurlaritzak egin duen hautua, oposizioa ixiltzea, ikaratzea... eta honekin inposatzea. Baina oker dabiltza. Herritarrak lelo batzuk garela uste dute, ixilduko garela, kikildiko gaituztela... Baina ez, honelako gertakariek arrazoi gehiago ematen digute AHT-aren aurkako borrokan jarraitzeko. Arrazoi gehiago ematen digute makroazpiegitura, antisozial, antiekologiko, antidemokratiko honi oposizioa egiteko.

Honelako gertakariek ere beraiek daukaten beldurra erakusten digute, asko garela esan nahi du, indartsu gaudela, gelditzeko gai garela, eta jada ez dute ezta formak ere mantentzen (Beste adibide bat, Mendi martxa batean udalaitzen, Zipayoek eginiko karga da, edota, Arrasateko manifestazioaren aurretik jarritako makrokontrolak...). AHT-aren aurkako oposizio indartsu bat dagoela azken M27ko hauteskundeek adierazi zuten. AHT-a pasatzen den herrietan Euzko Alderdi Jauntxoenak ikaragarrizko beherakada izan baitzuen. Nabarmenki, Debagoiena, Goierri, Durangaldea, Urola garaia, Tolosaldean... Orain jende guzti hau mobilizatzea lortu behar da!

Azkenik mezu bat bidali nahi nieke bi gazte auzipetuei, animoak emanez, egindakoarekin harro egoteko, arrazoi osoa baitute eta herriak badakielako, eta denborak jarriko du bakoitza bere lekuan, zihur nago!


Utzi iruzkina: