Moodle: Zereginetara igotako dokumentu ofimatikoak automatikoki PDF formatura bihurtu, zuzendu eta iruzkinak jarri

No profile photo Atxukale | 2020-04-05 19:15

Moodle-en irakasleak zeregina izeneko jarduera bat publikatzen duenean, gero ikasleek beraien lanak bertara igo ditzakete, eta irakasleak hortik zuzendu ditzake.

Ofimatika dokumentuak (LibreOffice, Microsoft Office) automatikoki PDF bihurtzen ditu, eta irakasleak PDF horren gainean "marrazten du". Irakaslek jarritako iruzkinekin beste PDF bat sortzen da, eta hau da ikasleak feedback moduan jasotzen duena.

Hau egin ahal izateko, zebitzarian unoconv paketea instalatuta egon behar da

apt-get install unoconv

Ondoren "unoconv listener" martxan jarri behar dugu, hemen azaltzen den bezala. Debian baten kasuan

  1. Orrialde honen bukaeran dagoen scripta kopiatu,  /etc/init.d/unoconvd fitxategia sortu eta bertan itsasi
  2. /etc/init.d/unoconvd fitxategiari exekuzio baimenak eman: chmod ugo+x /etc/init.d/unoconvd
  3. Zerbitzu moduan exekutatu dadin konfiguratu: sudo update-rc.d unoconvd defaults
  4. cron barruan lerro hau gehitu. 5 minuturo begiratuko du ea zerbitzua bizirik dagoen, eta ez balego martxan jarriko luke: 

*/5 * * * * /usr/bin/service unoconvd status > /dev/null || (/usr/bin/service unoconvd start && echo "Restarted crashed unoconv listener")

Baina hau ez da nahikoa. Apache zerbitzua www-data erabiltzaileak kudeatzen du, eta honek baimenak behar izaten ditu unoconv prozesua behar den bezala erabiltzeko, bestela ez da gai dokumentuak PDF bihurtzeko. Nik honela konpondu izan dut

unoconv scripta aldatu eta HOME aldagaiaren balioa "/tmp" jarri

Trikimailu hau hemendik hartu det. /usr/bin/unoconv fitxategiko 1216 lerroan hau gehitu

os.environ['HOME'] = '/tmp'

Honekin www-data erabiltzaileak ez du arazorik izango behar dituen fitxategiak /tmp barruan sortzeko.

Azkenik, www-data erabiltzaileari sudo baimenak emango dizkiogu, baina soilik /usr/bin/unoconv scripta exekutatu ahal izateko, beste ezer ezin izango du egin sudo moduan.

Editatu /etc/sudoers fitxategia eta "root ALL=(ALL:ALL) ALL" lerroaren azpian, hau gehitu

www-data ALL=NOPASSWD: /usr/bin/unoconv

Eta listo, honekin Moodle-ek ez du izango arazorik ikasleek zereginetara igotzen dituzten ofimatika dokumentuak automatikoki PDF formatura bihurtzeko, eta ondorioz irakasleek ikasleen lanen gainean beraien oharrak eta iruzkinak margotu ahal izango dituzte.

 

 


Utzi iruzkina: