Innerarity Huhezin

atano 1456131130965 atano | 2008-04-11 15:17

Otsailaren 21ean, Daniel Innerarity izeneko gizon jakintsu bat etorri zen Huhezi fakultateko unibertsitatera, Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleoi hitzaldi aparta ematera. Innerarity jaunaren bisitaren arrazoi nagusienetariko bat, M.Uren 10.urteurrena izan zen, besteak beste.

            Hitzaldiaren hasieran, jaiotzez bilbotarra zela esan zuen, nahiz eta gaur egun Burdeosen, Frantzian, bizi den, horrez gain, egun, Zaragozako irakaslea ere bada. Hainbat sari ere irabazi ditu, esaterako, Espainiako Sari Nazionala, 2003.urtean eta hainbat artikulu edota liburu, asko filosofiari buruzkoak, idatzi izan ditu urteetan zehar Innerarity jaunak.

 Idazle hau ordea, ez zen etorri bere buruaren aurkezpen soil bat egitera bakarrik. Izan ere hitzaldiaren muina, gaur egun bizi dugun gehiegizko informazioan baitzegoen. Hau da, irakaslearen ustez, gaur egun medio anitz dauzkagu geure baranoan edozein gai edo alorren  inguruan, lehengo belaunaldiek ez bezala. Ondorioz, gehiegizko jakinduriaren gizarte honetan bizi garenok, geroz eta ezjakinagoak garela zioen. Izan ere, guk oraindik ez dakizkigun hainbat informazio baitago munduan zehar eta lehengoek aldiz, jakin zezaketen guztia zekiten eta hori gaur egun ezinezkoa litzateke.

Hitzaldia borobiltzeko, aipatu berri dudan gehiegizko informazio horren aurrean erantzuten jakiteko, bost estrategia edo aholku gomendatu zizkigun. Lehenik eta behin, atentzioa kudeatzea, ondoren informazioa deuseztatzen jakitea, hirugarrenik besteek esaten dutenari buruz hitz egin beharrean gutaz gehiago pentsatzea, baita ere lankidetza, horrek, denbora aurrezten lagunduko digulako eta azkenik azkarra edo zehatza izatea informazio bat helarazterakoan, hau da, informazioaren muina zein den garbi izatea.


Utzi iruzkina: