Atano

atano 1456131130965 atano | 2008-04-25 15:01

Aste Santutako oporrak familiarekin eta lagunekin pasa ditut herrian bertan, Azkoitian hain zuzen. Izan ere aste normaletan ez dut izaten lagunekin egoteko betarik unibertsitatea dela eta baina oporrak beraiekin egoteko aprobetxatu ditut. Gehienbat festan ibili gara, izan ere ia egunero joaten ginen pote batzuk hartzera opor usain nabarituz. Bestalde familiarekin ere denbora dezente pasa dut, mendira, Loiolara eta beste hainbat lekutan ibili naiz beraiekin. Orokorrean opor onak izan direla esango nuke, denbora libre dezente izan baitut nahi nuen guztia egiteko eta ez da batere gaizki etortzen unibertsitateko errutinatik ateratzeko. Baina tira, opor horiek pasa ziren eta orain udarako oporren zain itxoitea besterik ez da geratzen.


atano map


Utzi iruzkina: