TUENTI ETA FACEBOOK
Tuenti eta facebook gazteei zuzendutako sare sozial bat da.Gehienbat gazteek erabiltzen dute baina ain gazteak ez diren pertsonek ere erabiltzen dute.
Tuenti
Tuenti gazteei zuzendutakolagun sare bat da. Bertan, tuenti-orri pribatua eskura daiteke izena eman ondoren. Behin tuenti-orria lortuta, mugarik gabe argazkiak igo, norberaren blogean testua idatzi eta besteen tuenti-orrietan edota argazkietan iruzkinak jar daitezke besteak beste.
Tuenti-orriaren pribatutasun-maila aukera daiteke: lagunek bakarrik ikusi ahal izatea, lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusi ahal izatea.
Han, pertsonak oso erraz aurki daitezke: izen-abizenen bidez, duten lana edota doazen eskolaren izena bilatuz, bizilekua bilatuz, martxara irteten diren zonaldeen bidez, lagunen lagunen bidez, e.a.
Tuenti beta pribatu bat da: dagoeneko erregistratuta dagoen norbaitek e-posta bitartez gonbidapen bat bidali behar du bertan sartu nahi izanez gero. Sartzean, 10 gonbidapen ematen dira, Tuenti ez duten beste lagun batzuei gonbidatzeko.
Facebook:Erabiltzaile bakoitza bertako sare ezberdinetan ibili daiteke, bere ikasketen araberako, bere bizitokiaren araberako edo bere lanaren araberakoa izan daitekeelarik, beste aukeren artean.
Oso ezaguna bilakatu zen, negozio modelo berri bat zelako, baina iragarkietatik lortzen zituen mozkinak oso onak ez direnez izan, negozio modelo horrek ez du izan uste zen moduko arrakastarik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: