INTERNETEKO SAREAK
Asko hedatu dira sareak interneten. Etengabe entzuten ditugu haiei buruzko albisteak, haiei buruz hitzegiten dugu edo haiek sor ditzaketen arazoetaz ohartzen gaituzte.
Gutxi gora behera duela urte batetik hona erabili dut Tuenti. Jende askok zuelako egin nuen kontua, lagun askok ziotelako bertan sartzen zituztela ateratako argazkiak eta sare oso aproposa zela asko ikusten ez dudan jendearekin harremanetan jartzeko. Argazkiak eta bideoak elkarren artean konpartitzea da sare honen ezaugarririk deigarriena edo nagusiena, eta tabloietan idazteko aukerak e-mail baten funtzioa betetzen du, azkarrago eta ordenatuagoa eginez. Esan daiteke Messenger eta e-mail zerbitzarien arteko nahasketa dela, gauzak aurkitzeko erosoa eta egunero denbora asko eskatzen ez duena, aparteko funtzioekin gainera.
Normalean ikusten ez dudan jendearekin harremanetan jartzeko erabiltzen dut gehien, haiekin hitzegiteko modurik erosoena delako. Ez dut etengabe sartzeko sare bezala ikusten (jende askok hori egiten badu ere), momentu batean egunero jende askorekin harremanetan jartzeko modu bezala baizik. Lagunak kalean gutxiago ikusi baino gehiago kalean somatu egiten da tuenti edo beste sareak asko erabiltzen direla, eta kalean jendeak sarean pentsatzen du (argazkiak tuentirako ateratzea adibidez).
Pribazitatearen arazoa nagusiena da. Bertan argazki, solasaldi edo
bideo pribatuak sar daitezke besteek ikus ditzakeenak. Hala ere tuentik baimena nori emateko aukera ematen du, nahi ez diren pertsonak
baztertuz. Hala ere igotzen diren argazkiak tuentik jaso eta gero
erabil ditzake, pertsonentzat izan ditzakeen ondorioekin. Beste pertsona batek ateratako ni ateratzen naizen argazkia igo ahal izatea ere arazoa da kasu batzuetan, hori egiteko baimenik gabe edonork ikus dezakeelako.
Ez ditut beste sareak asko erabili baina tuenti eta besteen artean ezberdintasun garrantzitsuenak urtebetetze edo gertakizunen oharrak dira, lagunen artean geratzeko edo gertakariez berri izateko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: