INTERNET INFORMAZIOA ZABALTZEKO MOMENTUAN
Beharbada zuetako norbaitek ikusita duzue Rodrigo Rosenberg-ek grabatutako bideoa. Maiatzaren 10ean hil zuten, eta bideoa orduan zintzilikatu zuten. Laburtuta Rodrigok bere hiltzailea Guatemalako presidentea izan zela zioen, Alvaro Colom, eta bideoa bere abokatuarekin grabatu zuela hiltzen bazuten publikatzeko. Ordutik mundu osora zabaldu da albistea.
Orain pertsona bat atxilotu dute Twitter-en bidalitako mezu honengatik: "Primera acción real sacar el pisto de Banrural quebrar al banco de los corruptos". Jean Anleu Fernandez-en helburua Rodrigoren hilketaren erantzuleak zigortzea zen bere helburua, jendeak bere bankutik dirua ateratzea. Anleuren atxiloketak Amerika eta Europan elkartasuna sortu du eta sare sozialetan dauden askok dirua bidali diote kartzelatik fidantza ordaintzeko, kexa asko egoteaz aparte. Horri esker Guatemalako gobernuak Anleu aske utzi du.
Kasu honetan ondo ikusten da teknologia berriek gizartean izan dezaketen eragina. Interneti esker Rosenbergek mundura zabaldu du bere herrialdean gertatzen dena, eta mundu osoak jakin du bere hilketaren berri. Arazoa bideoa egiatzat ematen dela da, internetek sor ditzaken eragin txarrak ere ikus daitezkela, bertan ateratzen dena egia ez bada. Hori da Colomen aldekoek ziotena, haien kontrako estrategia zela bakarrik eta ez zegoela benetako gertaeretan oinarrituta.
Anleuren kasua ezberdina da. Berak iritzi bat bidali zuen eta horregatik kartzelara eraman zuten. Gobernuak kasu honetan presidenteak eta bere aldekoek arazoak ez izateko egin zuten. Orain prentsak Guatemalan gertatzen diren arazoez hitz egiten du, kartzelan egon beharko litzatekeenez.
Ikus dezakegu teknologia berriak munduan gertatzen diren arazoak konpontzeko baliabide egokia izan daitezkeela, albisteak mundu osoan zehar zabaltzeko behintzat. Kasu honetan herrialde batean gertatzen diren arazoak bideo baten ondorioz eta sare sozialen ondorioz konponduko dela dirudi. Gizartean albistea zabaltzean aldaketak egiteko presioa ere egiten da. Colom epaituko duten ala ez kongresuak erabakiko du, eta Rosenberg heroi enpresarial moduan hartu dute, bera hil zutenetik eta berak ateratako bideo baten ondorioz (Anleuk izan duen arazoa ere kontutan izanda, albisteari indar gehiago emanez) Guatemalako pertsona boteretsuen kontra ere jo daitekeela frogatuz sarearen bidez arazoa kanpoan ere zabaltzen bada.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: