INFORMATIKA
Zer da informatika? Informatika
informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia da eta
horretarako ordenagailu bat erabili behar da.
Ordenagailua:
Ordenagailu edo
konputagailu bat
programa baten arabera datuak prozesatzeko gai den makina
elektronikoa da.
Hardware: ordenagailu baten zati fisiko eta ukigarriei dagokie, bere osagai elektriko, elektroniko, elektromagnetiko eta mekanikoak
Software: ordenagailuaren atal logikoa da. Hots, hardwarea abiarazteko balio duen programa eta agindu sorta.
Periferikoak (sarrera, irteera, S/I): ordenagailu bati lotuta doan gailu fisiko bat da
· Sarrerakoak: Sagua, Teklatua, Mikrofonoa, Eskanerra
· Irteerakoak: Inprimagailua, Pantaila, Bozgorailuak, Soinu-txartela
· S/I: CDa, disko gogorra...
Prozesadorea: konputagailu digital baten osagaiak
RAM memoria: bai irakurri eta bai idazteko aukera eskaintzen duen memoria da. Memoria hegazkorra da, korrontea kentzean bere edukia ere galtzen du beraz. Normalean denbora baterako memoria bezala erabiltzen da, datu ez iraunkorrekin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: