AUTISMOA
Autismoa, haurtzaroan detekta daitekeen eta harreman eskasian oinarritzen den trastornoari deritzo. Garapen neurologikoan eman ohi da nahastea eta segidan azalduko diren arloetan (komunikazioan, elkarrekintza sozialean eta irudimenean) du eragina. Bere sintomak 2-5urte bitartean detekta daitezke eta 10.000 pertsonetatik bostek pairatzen dute “autismo arrunta”. Gizonezkoetan emakumezkoetan baino lau aldiz gehiago eman ohi da trastorno hau. Alde batetik, Aspergerren Sindromeak eragindako pertsonak daude; autistak izan arren adimen normala dute pertsona horiek, hauek autisten %30-40 dira. Beste multzo batean lehen bi urteetan garapen normala izaten hasi eta garapena bere horretan gelditu zaien pertsonak daude. Azkeneko honetan, arazo epileptiko eta antzekoak agertu daitezke.
EZAUGARRIAK
arestian esan bezala, autismoko kasu guztiek hiru alorretako kasu klinikoak eduki ohi dituzte:
Arazoak elkarrenganako interakzio sozialaren garapenean: mota askotako jarrera eduki ahal dezakete interakzioan; batzuk isolatuta egoten dira, beste batzuk pasibo agertzen dira, beste batzuk aldiz oso aktiboak izan daitezke, baina bestearen erantzunak ez dituzte guztiz ulertzen… Guztiek enpatia azaltzeko ahalmen mugatua daukate, baina afektua azaltzeko gai izaten dira.
Ahoz eta hitz gabe komunikatzeko ezintasuna: batzuek ez dute lengoaia motarik garatzen eta beste kasu batzuetan aldiz, erraztasuna dutela nabarmendu daiteke. Normalean, ez dira gai elkarren artean harreman bat edota elkarrizketa bat bukatzeko, hitzak sortzeko joera dute eta ekolalia izan ohi dute. Aurpegiko espresioak zein gorputzeko jarrera eta mugimenduak ez dituzte ulertzen.
Jarduera imaginatiboan arazoak dituzte. Arestian esan bezala, oztopoak izaten dituzte besteen emozioak identifikatzeko nahiz ulertzeko.Kasu batzuetan, jarduera imaginatiboa gehiegizkoa da eta beste batzuetan, ez da eraginkorra egokitzeko funtzioa. Ohikoak ez diren objektuekin atxikimendu harreman iraunkorrak izan ohi dituzte eta mugimendu errepikakorrak eta estereotipatuak oso barneratuta dituzte beraien eguneroko bizitzan. Aldaketen aurrean, erresistentzia handia erakusten dute eta beraien testuinguruko aldaketa txikiek ezinegon handia sor dakieke.
Kasu askotan, estimuluekiko ohikoa ez den sentsibilitatea dute. Adierazpen klinikoa asko aldatu daiteke pertsona batetik bestera, baita bakoitzaren jarduera mentala ere, baina sindrome beraren espektroaren adierazpen dira.
Arlo hauetan berezitasunak dituzten pertsonak Garapen Nahaste Orokortuaren edo Autista espektroaren baitan diagnostikatzen dira. Garapen Nahaste Orokortuaren barruan, autismoaz gain, rett, desintegratiboa eta asperger bezalako sindromeak daude.
NOLA DETEKTATU
Rieveren ikerketan familien behaketaren ondorioz zenbait jokabide errepikakor ikusten direla ondorioztatu dute, haurraren lehengo urtean 0-6 hilabete tartean pasibotasuna nabaritzen da umeengan. 6-12 hilabeteen artean ez dago komunikaziorik seme-alaba eta gurasoen artean, ez dago elkarrekintza espresiborik eta mugimendu errepikakorrak egiten dituzte eskuekin.
Bigarren urtean deiei ez diete erantzuten, “gorreria paradoxikoa” deitzen zaio honi, horretaz gain ez dute hizkuntzarik garatzen eta ez dute eskaerarik egiten ezta partehartzerik egiten, deskonektaturik egoten dira.
Ez dago ama eta seme-alabaren arteko aurpegizko elkarrekintzarik,
TDG-ren kasuan lasaitasun espresiboa nabaria da 8-9 hilabete artean, 9-10 hilabeteen artean ez dituzte gauzak eskatu edo esaten eta alteracion cualitativa del desarrolo coincidiendo con el inicio de la fase locutiva.
OZTOPOAK
Gaur egun argi dago atismoa gauza biologikoa dela. Ikasgelan, haurrek konturatu behar dira autismoa duten haurrak egon daitezkela ikasgelan. Garrantzitsua da, haurtzarotik haurrei kontzientzia hartzea bertan, arazoa hau duten haurrekin elkarrekin lana egiteko baita komunitatean ere. Eskolaurreko lehen urteetan aldaketa handiak daude haurrarentzat; batez ere lehendik haurtzaindegira joan ez denarentzat.
Denborarekin, haurrak eskolan hasi beharra dauka eta eskolaurreko lehengo urteak, haurrarentzat etxean jaso ditzakeen mimo eta arreta guztiak bezain garrantzitsuak dira.
Autismoa duten haurrekin lan egiterako garaian, heldutasuna erakutsi behar dute hezitzaileek, horretaz gain, eskolan giro ona izan behar du haurrak: gustora sentitu dadin. Maisu eta maistrarengan konfidantza har dezan eta gela giroa lasaia eta goxoa izan aurki dezan.
Pentsatu beharra dago umea lehen aldiz egongo dela ordutegiaren menpe: egunero eskolara, ordu jakinetan, astean hainbat egun.. Egokitze-prozesu honetan, haurrak kanpoko laguntzak ezinbestekoak dira.
BALIABIDE ETA ERAKUNDEAK
GAUTENA (Gipuzkoako autismoaren erakundea)
http://www.youtube.com/watch?v=r76CwY6f6t4
AUTISMOAREN GAINEKO FILMAK
http://www.youtube.com/watch?v=aviGMwGRsr0
Zer da autismoa?
http://www.youtube.com/watch?v=p3r1iXRedpg
ARTIKULU ETA IRAKURGAIAK
http://zientzia.net/artikuluak/autismoa/
http://www.hikhasi.com/artikulua/1475
Iruzkinak
Utzi iruzkina: