Betiereko itzulera

No profile photo Arlobi | 2019-09-24 16:22

Kotxearen Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egin dut gaur eta, kotxearen aurreko kristalean eranskaikua aldatzera joan naizenean, burura etorri zait ariketa bera egin nuela duela urte bete. Beste urtebete joan da eta ematen du atzo izan zela aurreko berrikuste egin nuela. Gero eta arinago doa denbora, ziztu bizian, konturatu gabe.Betiereko ilzuleraren mitoa, bizitzaren eta naturaren izaera ziklikoa. Egunerokoa:jaiki, gozaria, goiza, bazkaria, arratsaldea, afaria eta gaua. Asterokoa:astelehenean hasi, astegunak, jaiegunak eta, berriz, astelehena. Urtarokoa: negua, udaberria, uda, udazkena eta, ostera, negua. Joan hasteko berriz, etengabeko hasieran bizi eta etengabeko bukaeran egon, denbora geldirik balego. Baina denbora aurrera doa. Ordueroko hotsak, horma-erlojuak idatzia duen egiazko eta izugarrizko esaera gogoratzen digu:"denek egiten dute min, azkenak hil".


Utzi iruzkina: