Iritzia emateagatik kartzelara, hiltzeagatik ez!
Goiko argazkian agertzen den gizona Rodrigo Rosenberg da. Rodrigo Rosenberg hilaren 10ean erahila izan zen, Guatemalako presidentearen eta beste batzuen eskutik.
Guatemalako presidentea Álvaro Colom da. Honek, bi pertsona hil zituela uste da, Rosenbergek, hori ziurtatzen duen hainbat dokumentu bilatu baitzituen. Rosenbergek, dokumentu hauen berri zuenez, bazekien bere bizitza arriskuan zegoela, eta horregatik, honako bideo hau grabatu zuen, gertatuko zitzaiona salatzeko. (Bideo hau oso luzea denez, 3 zatitan banatuta dago. Lehen zatia bertan ikusi dezakezue, 2. zatia eta 3. zatia youtuben daude).
Gizonezko honekin sekulako injustizia betetzen ari da. Bere hilketa egunetik 9 egun pasatu ostean, oraindik ere, bere hiltzailea kalean da, kartzela zigorrik gabe. Gainera, honen gartzela zigorra bete duenik ere bada. Beste gizon batek, Jean Fernando Anleu-k hain zuzen ere, bere iritzia eman zuen Twitter-en, eta baita ekintza honen ondorio latzak jasan ere. Anleu, Rosenberg-en alde alde atera zen eta espetxeratua izan zen, kaltetua kasu honetan, Guatemalako presidentea zelako. Iritzi soil bat ematearren, kartzelatik pasatu behar izan du. Eta Guatemalako presidentea, kasu honetan hiltzaile bat, kalean dago oraindik.
Dirudienez, presidentea izateagatik, nolabaiteko "inmunitatea" du gizonezko honek. Normala al da horrelako gauzak gertatzea? Normala al da egoera honen kontra ateratzen edo espresatzen dena espetxeratzea? Zer gobernu motak ahalbidetzen ditu horrelako gertaerak? Niri behintzat ez zait normala iruditzen. Gobernu burua edo presidentea izango da bai, baina karguaren atzean pertsona bat dago, eta kasu honetan pertsona hori hiltzaile bat da.
Hala ere badirudi jendeak ez dagoela ixilik geratzeko prest eta ondorioz, entzun dudanaren arabera, presidenteari "inmunitatea" kendu nahi diote eta egindakoagatik zigorra ezarri.
Gobernu, estatu, herrialde... batek ezin ditu horrelako gauzak onartu. Justizia egin behar da eta presidentea bada ere bere ekintzen erantzule izan beharko du eta egindakoagatik ordaindu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: