Hasier Etxeberriak proiektu berri bat aurkeztu zuen Huhezin
Kaixo lagunok!
Gaurkoan beste hitzaldi bat azaltzekotan natorkizue. Ikusten duzuen bezala Huheziko ikasleok ez dugu informazio faltarik. Behin baino gehiagotan esan izan dudan bezala, ikus-entzunezko lizentziaturako ikasleak gara eta gaur egun gure inguruan dauden komunikabide eta komunikazioko enpresa askoren berri ematen digute bertan. Gure aldetik eskertzekoa da hain informatuta egotea, baita jendea hitz egitera etortzea ere. Etorkizunari begira oso lagungarria izan daitekeela uste dut, inguruaren berri jakitea beti ondo egoten baita.
Esan bezala Hasier Etxeberria gure artean izan genuen. Hasierrek, eta berarekin etorri zen beste mutil batek, proiektu berri bat aurkeztu ziguten. Zuzeu proiektua hain zuzen ere. Bertan pil-pilean dauden berri asko aurki ditzakegu. Berri hauek, web orrian zehar, sail ezberdinetan banatuta daude, egunkari bat bailitzan bezala: Euskal Herria, Mundua, Ekonomia, Kultura, Kirola… Berri guztiak ondo antolatuta daude, eta horrek erraztasun handia ematen du zerbait bilatzerako orduan.
Erdian argazki bat egon ohi da. Berri hori, oro har, eguneko garrantzitsuena izan ohi da, horregatik hartzen du leku hori hain zuzen ere, irakurleon atentzioa deitzen duelako. Behera joanez gero, hainbat berri garrantzitsu daudela ikusiko dugu.
Baina Zuzeu web orriak badu beste berezitasunik ere. Ezker zutabean esaterako, hainbat sekzio daude. Goitik behera lehena, han-hemenka izenekoa da.Sail honetan, Zuzeulariek “han-hemenka” aurkitzen dituzten berriak argitaratu ditzakete. Irakurleak interesgarritzat hartzen duena bertan argitaratzen dute, beste askori horri buruz jakiteko aukera emanez. Beste sail bat hitzorduak izenekoa da. Bertan enpresa, talde nahiz erakundeek albiste eta hitzorduak argitaratzen dituzte. Hirugarren saila zizka-mizka izenekoa da. Bertan euskarari buruzko albisteak argitaratzen dira. Hiru horiez gain beste bost sekzio edo sail daude: Gaiak (puntu honen barruan hainbat gairi buruz hitz egiten da), azken iruzkinak, begiraleak (jendeak zuzenean bere albiste edo testuak idazteko aukera du, inork zuzendu gabe), zuzeulariak (hemen ere jendeak testuak idazteko aukera du, baina hauek erredakziotik pasatzen dira bertan zuzendu ditzaten) eta amaitzeko gugeulariak (talde, enpresa edo erakundeak euren albisteak zuzenki argitaratzeko aukera dute Zuzeu-n argitaratuz gero) izeneko saila dago.
Web orrialde hau mundu honetan sartu den jendearentzat oso lagungarria dela uste dut, bertan. albisteak idazteko aukera ematen baitzaio nahi duen guztiari.
Zuek ere bitxikeriaren bat, berri garrantzitsuren bat…-en berri izan baduzue animatu eta parte har ezazue.
Ondo ibili!!!!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: