Goiena-ko zuzendaria Iban Arantzabal HUHEZIn

No profile photo arkakuxue | 2009-05-06 18:36

Arratsaldeon guztioi!

Joan den astean, apirilaren 28, asteartea, GOIENAko zuzendaria den Iban Arantzabalen bisita izan genuen HUHEZI fakultatean. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari garen lehen mailako ikasleoi, nolabait esateko, komunikabideei buruzko informazioa ematera etorri zen.

Goiena-ri buruz hitz egin zigun Ibanek, baina baita gaur egungo teknologi edo komunikazio enpresei berri ere. Gaur egun kazetariak edo komunikazio arloan jardungo duen langileak zer nolako ikasketak, trebakuntzak, etab. beharko dituen azaldu zigun.

 

Goienak, telebistan (goitb), irratian (arrasate irratia), interneten (goiena.net) eta paperean (goienkaria) egiten du lan gehienbat. Audientzia handia duen talde edo enpresa da. Hemen dituzue datu esanguratsu batzuk:

 

·         GOITB: %13,1 (Cies) audientzia

·         Arrasate irratia: 1.000 entzule egunero

·         www.goiena.net : Egunean 2000 bisita inguru

·         Goienkaria: 45.000 Cies / OJD  19.500 ale

 

Euskarri guztietan oso gertuko albiste edo berriak argitaratzen ditu. Euskarriak oso gertukoak dira eta asko transmititzen saiatzen dira, inguruko berriak emanez…

 

Goiena taldeak egiten duen lana euskaraz edukia sortzea da. Edukia sortu, landu… eta euskarri ezberdinen bidez ahalik eta gehien zabaltzen saiatzen da.

 

Bestalde, Goiena enpresak edukiak sortu eta hedatzeaz gain, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu. www.goiena.net web orrialdeaz gain, beste bat ere badu. Orrialde hobek merkatuari bere lekua ematen dio. Honen izena www.merkatua.net da. Honen bidez, 75 denda batu eta bertan saltzen dute (200 produktu baino gehiago), hau da, interneten bidez. “Erraza eta komodoa da” dio Ibanek.

Honetaz gain, Iban Arantzabal, “Kazetari Multimedia” kontzeptuaz aritu zen hitzaldian. Gaur egun, komunikabide enpesek ezin dute pertsona bat izan lan bakar bat egiteko. Hau da, ezin dute permititu pertsona bat edukitzea paperean artikuluak idazteko, beste bat interneten idazteko, bestea argazkiak ateratzeko… Pertsona batek, komunikazioaren arloan lan egin nahi badu, euskarri guztietara moldatu behar du, eta horixe da hain zuzen kazetari multimedia izatea. Berriaren lekura joaten bazara adibidez, gai izan behar duzu bai argazkiak ateratzeko, bai bideoren bat grabatzeko (Stayman), bai informazioa bildu eta sarean nahiz paperean publikatzeko… Gaur egun, ez da tresna bakarra kontrolatzen duen pertsonarik behar mundu honetan, denera moldatzen den profesional bat behar da.

Goienakoak sarearen alde daude gehienbat, oso euskarri azkarra baita. Egunean bertan gertatutako berri garrantzitsuak web orrialdeetan argitaratu daitezke, baina papereko aleen kasuan hau ezinezkoa da, hurrengo egunerarte itxaron beharra dago. Gainera, sareak, informazioa modu osatuan ematen duela dio Arantzabalek, notizia bideoz lagunduta joan baitaiteke, honela, honen garrantzia handituz.

Azkenik, sareko hainbat programen garrantzia azpimarratu zuen Ibanek. Facebook, tuenti, fotolog, eta beste batzuen artean, bloga izan zen oihartzun handiena izan zuena. Blogak oso garrantzitsuak direla esan zuen, geure iritzia eman ahal izateko eta abar. “Mota askotako blogak egotea garrantzitsua da” esan zuen.

Eta amaitzeko, komunikabideetan euskarak duen indarraz aritu zen. Euskara komunikabideetan zehar hedatzea garrantzitsua da, honen indarra handiagoa izan dadin. Fotolog eta Facebook jada euskaraz daude, baina ez Tuenti, eta hala ere denok hauxe erabiltzen dugu. Geuk, euskaldunok, geure ama hizkuntza den euskarari kasurik egiten ez badiogu, nork egingo dio?

Beno, hauxe izan zen Iban Arantzabalek eskaini zigun hitzaldia.

Zuentzat ere interesgarria izango delakoan agurtzen zaituztet.

Agur

 


Utzi iruzkina: