Egutegi birtualek ere badute lekurik gure gizartean

No profile photo arkakuxue | 2009-05-18 21:25

 

Kartera etxean ahaztu duzula? Agenda gabe zaudela? Mugikorra bateri gabe geratu zaizula? Ez larritu gizona! Zer aurkitu dezakegu sarean gaur egun? Denetik!!

 

Egunero esaten dugu teknologiaren munduak mutazio edo hedapen ikaragarria jasan duela eta horregatik larritu? Nola ez dugu ba eguneroko birtuala izango? Bai jauna, bai! Jada badugu hori ere!

 

Google Calendar-i buruz hitz egin nahi dizuet lagunok. Pasa den astean, Google Calendar erabiltzen hasi nintzen klasean. Google (gmail) kontuak eskaintzen duen zerbitzua da hau. Agenda bat da, prestazio askoko egutegia. Egiteko bat, ohar bat, zita bat… apuntatu nahi baduzu, Google Calendar-en bidez egin dezakezu.

 

Programa hau, Google Calendar, Internet bidez erabiltzen da. Edozein lekutan sarean sartu eta zebitzu honetaz gozatu dezakezu. Google Calendar-ek zuk idatzitako oharrak, etab. publikatzeko aukera ematen du. Horixe da nik programa honengan ikusten dudan berezitasun edo abantaila nagusia. Nik ohar bat idazten badut, eta nire lagunen batek hori ikustea nahi badut, haren helbidea ipini eta hark ere ikusteko aukera izango du. Eta ez hori bakarrik, zuk zure egutegian lagun batena gehitzeko aukera ere baduzu, horrela, lagunek apuntatu dituzten egun edota zitak ikusteko aukera izango duzularik. Bestalde, zeure egutegi pertsonala apaintzeko eta konfiguratzeko aukera ere baduzu. Egun osoa, astea, nahiz hilabetea ikusi daiteke pantailan. Nahi duzun koloreaz apaindu dezakezu eta baita nahi duzun jazoerak apuntatu ere.

 

Baina programa guztiek bezalaxe, honek ere badu desabantaila edo alde txarrik. Papereko edo mugikorreko egunerokoa baino erosoagoa da bai, baina beti Internet konexioaren beharra izatea alde txar bat dela uste dut. Bazter guztietan ez dugu Internet konexio batez gozatzeko aukera, eta beraz, askotan ez da hain erabilgarria izango, ezingo baitugu kontsultatu. Horretarako lantegian, eskolan, etxean… egon beharko dugu.

 

Dena den, niri, zerbitzu hau, oso erabilgarria dela iruditzen zait, erosoa, erraza… Hala ere, gehienbat langileentzat egindakoa dela uste dut, enpresa bateko kideak “zinkronizatzeko” egokia hain zuzen ere. Baina ez dut uste erabiliko dudanik. Gaztea naizen aldetik, ez dut uste guretzat, gazteontzat oso beharrezkoa denik. Tuenti edo Messenger bezalako programen bidez komunikatzen gara gehienbat, eta egunero gainera. Hauekin gure beharrak asetzen direla uste dut, nireak bai behintzat.

 

Hala ere, baliteke zuei hau asko interesatzea eta erabili nahi izatea. Horregatik, zuei laguntzekotan, bideo hau uzten dizuet ikusi dezazuen. Ingelesez egon arren, nire ustez oso ondo eta argi azaltzen ditu zerbitzu edo programa honen nondik norakoak.

  

 

Zer uste duzue Google Calendar-i buruz?

 

Ondo ibili!


Utzi iruzkina: