Tim O´Really

No profile photo ArkaitzGb | 2007-01-29 18:01

Tim O´reilly Web 2.0 kontzeptuaren sortzailea da, Berrian eman zuen elkarrizketa Web 2.0 buruz. Timek gauza garrantzitsu bat esan zuen nire iritziz, "erabiltzaile guztiak toki bakar batean biltzen dira", hori da Web 2.0,  eta horrek abantail handia dauka. Informazioa asko daukagu interneten, eta ez dago gaizki informazioa edukitzea, baina ondo dago leku potolo batzuk egotea non informazio ugari dagoen eta denok handik informazioa jasotzeko aukera dugun, Youtube, Google Maps, Flickr. Nire ustez, horrelako horriek informazioa ordenatzen dute. Zerbait behar baduzu, badakizu nora joan! 

Egia da, gure gizartea geroz eta indibidualista dela, baina horrek ez du esan nahi, elkar komunikatzen ez garenik. Komunikazioa oso garrantzitsua da, eta interten bidezko komunikazioa geroz eta handiagoa da, adibide bezala, MSN rra hartuko nuke, ez da hitzezko komunikazioa baina komunikazioa izaten jarraitzen du.

Dena den, ez dut uste Timek arrazoia duela, hirugarren munduaz hitzegiten duenean, komunikazioari dagoekionean. Hirugarren munduarentzat internet bidezko komunikazioa ez da garrantzitsua, beraiek giza komunikazioa daukatelako, hirugarren munduarentzat garrantzitsuena egunero jateko aukera izatea da, beraz oso urrun daude teknologiaz Zertarako nahi dute telefono mugikor bat Afrikan, askok jateko ere ez daukatenean!

Ni internetan alde nago, eta internet ein batean Globalizazioa da, baina kontuz ibili behar gara, bestela gure herria eta gure hizkuntza galdu dezakegu!.

 


Utzi iruzkina: