Berriaren estilo liburua

No profile photo ArkaitzGb | 2007-01-29 18:36

 

Berriak bere BERRIAk bere lehen estilo liburua kaleratu du, liburu horretan Euskal Herria ulertzeko modu jakin bat jasotzeaz gainera, gizartea ulertzeko era berezi bat islatzen da. Baina horrek ez du esan nahi lehenago ez zegoenik estilo liburua egiteko asmorik, Egunkariak hasi zuen lehen asmo hau.

Kazetariek idazterakoan, hizkuntz arauak zaintzearekin batera, hizkerak ere oso kontuan izan behar dituztela ohartarazten dute, immigrazioaz, sexu askatasunaz eta emakumeen kontrako indarkeriaz idazteko, esaterako. Hiru auzi horien inguruan ahalegin berezia egin dute liburuaren egileek.

Ez da soilik kazetarientzatko liburua, edornork erosi dezake, liburu dendetan.

Euskaltzaindiak dionez liburua oso ona da, Ā«Hizkuntzaren normatibizazioan Euskaltzaindiak arauak emango ditu, baina hortik aparte hedabideen zeregina da horiek hedatzea, eta horretarako tresna ezin hobea da hauĀ»( Berria egunkarian jasotakoa).

Berria estilo liburuaren helburua nagusiak hauek dira.

1- Dudak argitzea 

2- Idazteko baliabideak lantzea.

Dena den, liburua euskaraz idazten duen edonorentzat baliagarri izango da.


Utzi iruzkina: