Bake Spamak. Aritz gorrotxategi

No profile photo ArkaitzGb | 2007-01-29 17:06

Aritz Gorrotxategik, DVri egindako elkarrizketa irakurri berri dut.

Beno, egia da, Spamek Bakea eman beharrean murga ematen dutela, aspertu. 

Ni duela 6 urte naiz internet erabiltzaile, nire lehendabiziko korreo elektronikoa Hotmailena izan zen, eta egia esateko niretzat kriston abantailak zituen, laguni eskutitz bat bidali zenioke merke...Baina Spamak, azken bi urteotan nire korreo elektronikoko lagunak egin dira, edozein lekutan zure helbide elektronikoa emanez  gero, sartu zara Spamen munduan, milaka email bidaliko dizkizute zuk nahi gabe. Horretarako Hotmailek badu, filtro bat nahiko ona dena, eta Spamen sarrera ukatzen duena, baina badu ere bere alde txarra, filtro horrek ez ditu bereizten Spamak eta zure lagunen helbideak eta denak bidaltzen ditu zakarretara, horrela internauta zakarretara joan behar da ikustera, ea lagunen baten mezua zakarretan dagoen, beraz ez da guztiz efikaza.

Spamak nire iritziz azkenean, diru asko ematen duten publizidadea da, publizidade oso merkea enpresariarentzat, baina internauta nazkatzen dutena. Gaur egun Web horri batean emaila eskatzen dizutenean bi aldiz pentsatu behar duzu eman ala ez! 


Utzi iruzkina: