Aktore baten ametsa

No profile photo ArkaitzGb | 2007-01-03 18:32

Bizitza polita da, beti ere helburu bat jartzen badiozu, zeure buruari.

Nire txikitako helburua aktore izatea zen, eta esan daiteke ein batean lortu dudala.

Beti gustatu zaizkit kamarak, txikitatik, ez dakit, nire burua ispiluan ikustea gustatzen zitzaidan, eta telebistan ikustea are gehiago.

Zer behar da, aktore izateko? Ume guztieri txikitan jolastea gustatzen zaigu, baita bakarrik hitzegitea ere, beno bakarrik ez, beste gure irudimenekin jolastea esan nahi nuen, ba hoixe behar da nire ustez aktore izateko, handiagoa zarenean umea izaten jarraitzea, hau da jolasten jarraitzeko gogoa.

Niri aktore izateko gogoa 11 urterekin piztu zitzaidan, "Goenkale" telesaila ikusten nuen, hantxe bazegoen, Barbara Goenaga orduan 11 urte zituena, eta niri hori oso interesgarria iruditzen zitzaidan, hau da, neskato bat ikustea, nire adinakoa, telebistan agertzen zena, eta gainera bere guraso fiktiziokin jolasten zuena, hori dena batuta, niretzat nik nahiko nukeen amets bat zen.

Orain 23 urte dauzkat, antzerkia ikasi dut 16 urte nituenetik Zurriola Antzerki Eskolan hasi nintzen, baina 2002 an 19 urte nituela aktore profesionala izan nahi nuela sinistarazi nion neure buruari, eta AET hasi nintzen hau da, Arte eszenikoen tailerrean, hiru urte igaro nituen hantxe, ikasketak bukatuta, Pikor Antzerkia konpanian Kasting bat egin ondoren, Zapaldu Marran hartu ninduten, urte bete igaro nuen antzerkia eginez Espainiar estatu osoan, esperientzia gogorra baina oso baliotsua, eta haurten Goenkaleko Aktore berrietako bat naiz, Markelen papera eginez, beraz esan daiteke, nire amets handi bat lortu dudala. Badauzkat gehiago, eta hemendik gerorakoak irakurri nahi badituzue, badakizue, laster nire hemendik haurrerako ametsak publikatuko ditut. Mila esker.


Utzi iruzkina: