Tatuajea
Jende askok galdetzen dit ea zergatik jartzen dudan irudi hori blogean (letra txinoak), baino are gehiagok zer jartzen duen galdetzen didate.Dagoeneko gehienok badakizue baino tira azalduko dut berriro.
Irudi hori, txinatar hizki horiek, nire izena da. Bai, nire izena txinatarrez. Orain dela gutxi, hizki horiek tatuatu nituen nire lepoan. Eskuineko belarriaren behealdean. Egia esan, ez nuen batere minik pasatu nahiz eta jende askok ez sinetsi. Egun, denok dakigu zer den tatuje bat, baino hala ere, gaurko artikulu hau tatuajeei dedikatzea pentsatu dut.
Tatuajea gorputza apaintzean datza. Azalean pigmentua sartuz lortzen da irudia (apainketa). Orratz eta tatuaje pistolarekin burutzen da prozesua. Guztiz higienikoa eta desinfektatua dagoela bermatuko dizu tatuatzaileak (prezintuak ireki gabe erakutsiko dizu material guztia). Hemofilia, diabetesa edo epilepsia baduzu, ez da gomendagarria tatuajea egitea. Eta noski orbantze arazoak edo pigmentuei alergia baduzu ere ez.
Marrazkia egiten ez da denbora asko igarotzen, beti ere marrazkiaren tamainaren araberakoa izaten da hau. Gehienok beldurra izaten dugu prozesuak emango digun mina dela eta. Beno, beldur honek konponbidea du, dagoeneko azala anestesiatzea posible da. EMLA deituriko kremak egiten du funtzio hau. Ez da erabilera zailekoa, baina oharrak irakurtzea gomendatzen da.
Marrazkia egin ondoren, ez du beste munduko tratamendurik behar. Ez dugu ahaztu behar zauri bat dela, eta horrela tratatu behar dela. CICATRAL pomada ematen da orokorrean, lehenago sendatzeko zauria.
Lehenengo hilabetean, bai neurri batzuk hartu behar direla: eguzkirik ez hartu, hondartzara joatea saihestu, zauriaren gainean irteten den zarakarra ez kendu...
Hala ere, guztiz normala da hilabete pasa ondoren tatuajea borratzen edo gehiegi argitzen ari dela pentsatzea. Baina lasai egon, laster berezko tonua lortuko du berriro.
Orain, dauden aurrerapenekin, tatuajea kentzea posible da, baino hori muturreko kasuetan gomendatzen da. Normalean gustukoa den marrazkia egiten denez, ez duzu kentzea nahiko.
Lagungarri izatea espero dut.
Propaganda egiteko aprobetxatuko dut:
TATTOO XTREME Zarautz. Danni
Kale nagusia 2 943832479 – 696680482
Iruzkinak
Utzi iruzkina: