Maria Luisa edo Kontxu Odriozola?

argi 1456131013480 Argi | 2008-05-25 21:41

Antzerkiari buruzko lanean zer hobeto antzerkia bizi duenari galdetzea baino. Eta ez gainera edozeini, hau ezaguna da. Are ezagunagoa bere fikziozko pertsonaiaren izenarekin. Kontxu Odriozolari, Maria Luisa Goenkalen, egindako elkarrizketak benetan miresgarria egiten du emakume honen lana eta bera ere bai .

1.      Aktoresa, antzezlea... Zelan aurkezten duzu zure burua?

a.      Aktoresa izena gustatzen zait.

2.      Kontxu ala Maria Luisa? Dagoeneko ezagunagoa da zure fikziozko izena benetakoa baino. Nola daramazu hori?

a.      Aurrena Kontxu. Fikziozko izena? Kasu honetan eta ofizioan oso gustura hartzen da. Arrakasta badu behintzat.

3.      Telebista ala antzerkia? Urteak pasatu dituzu pantaila txikian. Oholtza gainean ere ez zara berria. Zer duzu nahiago?

a.      Biak konplementarioak dira, ofizio bera lantoki desberdinetan.

Bakoitzak baditu bere berezitasunak, adibidez telebistak popularitatea ematen du eta soldata on bat ere bai, gaur egun oso beharrezkoa baita. Antzerkia berriz, publiko aurrean edukitzeak bizitza ematen du, nahiz eta askotan militantziarekin lotuta egon antzerkigintza.

4.      Badira urteak antzerkiak ez duela bizi loratze momentua. Ez dira bere urte onenak.

a.      Antzerkia ez da inoiz izan jendetza mugitzen duen ekitaldi horietakoa. Nahiz eta salbuespenak egon: Kutxidazu bidea Ixabel, El florido pensil,  Ama begira zazu

Baina badira antzerkia gustuko duten pertsonak eta guk, aktoreak, horien beharra dugu, baitik bat gustura egiteko gure ofizioa. Zaletasunak gehiago landu beharko lirateke.

5.      Antzerki topaketak, kultura edo antzerkiaren egunak... geroz eta maizago ikusten dira horrelako ekintzak herrietan. Udal asko gehitu dira horrela antzerkiari bultzada bat ematera. Zein efektu dauka honek?

a.      Benetan txalogarria iruditzen zait udal askoren jarrera topaketa hauek antolatzeagatik. Ondo iruditzen zait. Ongi funtzionatzen dutela esango nuke, lekuko naiz gehienetan eta partehartzaile askotan. Zeresana izango du telebistako aktore izateak.

6.      Antzerki topaketak aipatuta, nola ez gogoratu zure herrikoak; aurtengoan XXVI. aldiz ospatzen den Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak.

a.      Harro sentitzen naiz. Azpeitiarra izanda txiki-txikitatik ikusi nituen antzerkiak, horrek eraman nau naizena izatera.

7.      Euskal Antzerki Topaketak. Baina benetan ba al dago ba euskal antzerkirik? Edo euskal antzerkia euskaraz egiten dena da?

a.      Nire iritziz euskaraz egiten den guztia ez da euskal antzerkia, ez zinea ere, ez futbola…

8.      Zer karakteristika ditu edo izan beharko lituzke euskal antzerkiak?

a.      Egilea, testua, aktoreak…ezaugarri batzuk izan beharko lituzke. Labela izan beharko luke.

9.      Nolako etorkizuna ikusten diozu antzerkiari?

a.      Ez dago jakiterik. Beste arloetan bezala zaila da norabidea asmatzea. Merkatuan horrenbeste aukera egoteak badauka zeresana.

10.  Zure gomendioa antzerkiaz gozatzen eta antzerkia berpizten dabiltzanei.

Antzerkiaren alde, egiten den guztia ondo dago. Ez da alferrik galduko. Gozatzen antzezten dena, gozatzen ikusten bada, helburua lortuta. Bidea gogorra izan arren.

 

 

                                 


Utzi iruzkina: