Eszenatokira igotzeko gonbitea
Azpeitiko Udalaren Kultura sailak antzerki ikastaroak antolatu ditu, Antzerki Topaketez at, behar handia duen arteari bultzada emateko
Apirilaren 4an emango saio hasiera Udalak antolaturiko ikastaroei, eta ekainera arte luzatuko dira. Gustuko dutenek oholtza gainera igotzeko aukera izango dute bertan. Telebista eta zinemako aktore, antzerki zuzendari eta musikari izan den Inazio Tolosa, irakasle gisa arituko da azpeitiko ikastaldian.
Herrian, antzerkiari dagokionez, hutsune handia ikusten zen nahiz eta, Antzerki Topaketak geroz eta indar gehiago izan. Ikastaro hau “ikaragarrizko bultzada” da antzerkia herri-mailara ekartzeko.
Epea motza denez, “sarreratxo bat besterik ez” dela izango argi laga zuen Tolosak, baina ondo funtzionatuz gero, etorkizunean antzerki eskola bat sortzeko aukera ikusten da.
Udaleko iturriek adierazi dute, zortzi lagunek eman dutela izena. 18 eta 30 urte bitartekoak eta ia denak emakume taldean antzerkian ibilitakoak direla. Horregatik, ikastaroa partaideen prestaketa mailara egokituko da. Denetarik landuko da: ahotsa, sentsibilizazioa, gorputza... eta estilo desberdinak: mimoa, pantomima, telebistako antzerkia...
Egun, azpeitiar asko daude antzerki munduan: Kontxu Odriozola, Iñaki Bergara “Pio”, Nagore Aranburu... eta aurrerantzean horrela jarraitzea espero da.
Antzerki Topaketen kartelak
Urtero bezala, Azpeitiko Kultura sailak Antzerki Topaketak iragarriko dituen kartel lehiaketa antolatu du. Saria 900 eurokoa izango da eta lanak aurkezteko epea maiatzaren 31ra bitartean egongo da zabalik. Ohitura denez, aurkeztutako lan guztiak ikusgai egongo dira ekainean egingo den erakusketan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: