Argia gure bizitzaren parte da

argi 1456131013480 Argi | 2008-12-07 20:17

Guztientzako energia, betirako energia

“Agortu daitekeen ondasun urria da energia. Era arduratsuan erabiliz gero, guztiona den balio handiko ondasuna partekatzeko aukera dugu”

Etxebizitzan kontsumitzen dugun elektrizitatearen bostena argiztapenari dagokio. Horregatik, argiak zentzuz erabiltzea eta ondorengo lanpara mota hauen artean egokiena aukeratzea garrantzi handikoa da:

  • Goritasun-lanparak: merkeenak, baian gutxien iraun eta gehien kontsumitzen dutenak, energiaren %5a soilik aprobetxatzen dute eta; gainerako %95a bero bihurtzen da.
  • Hodi fluoreszenteak: Askoz energia gutxiago kontsumitzen dute, %80raino, eta 8-10 aldiz gehiago irauten dute.
  • Lanpara halogenoak: Garestiagoak dira, baina goritasun-lanparek baino gehiago irauten dute eta argiaren kalitatea hobea da.
  • Kontsumo urriko lanparak: Daramaten zorro konbentzionalak ahalbidetzen du lanpara konbentzionalak ordeztea modu errazean. Konbentzionalen aldean, abantailak handiak dira:
    • %80 gutxiago kontsumitzen dute.
    • Konbentzionalak baino 12 aldiz gehiago irauten dute (Beraz, merkeagoak)
    • CO2-aren emisio gutxiago egiten ditu. (ia tona erdi gutxiago)


Utzi iruzkina: