Abenduak 1, HIESA
Gaurko eguna ez da benetan pozgarria. HIESAren aurkako egun internazionala ospatzen da gaur.
Egun une aproposa izan daiteke birusa duten pertsonak nahi eta desio dugun etorkizuna izan dezaten.
Urteetan gobernu eta erakundeek diru gehiago inbertitu dute arma eta gerretan HIESAren aurkako txertoaren bilaketan baino. Aspaldi gelditu zen atzean afrikarrak, homosexualak eta maila baxuko jendeak bakarrik zuenean gaitz hau. Urteetan gero eta infektatu gehiago daude. Eta gero eta gazteagoak.
Aspaldian esan ohi da bizitza maila ona dutela GIBa (Giza inmunodefizientziaren birusa) duten gizakiak. Hau, ez da guztiz gezurra. Europa eta Ipar-munduan (lehen munduan alegia) kutsaturik dauden pertsonak hamarna pilula menpean bizi dira, baina luze igaro dezakete bizi birusa beraien barruan lo dutela. Baina badira beste milioika pertsona tratamendurik ez dutenak, ordaindu ezin dutelako.
Afrikako kostako herrietan HIESA sendatzeko “metodo” bat dute bertako sasimedikuek: gazteak eta birjinak diren haurrekin sexu-harremanak izan horrela, birusa hil egiten omen da. Argi dago hau gezurra dela, eta gaiena gaitzaren zabalkundean laguntzen dutela.
Birusak ez zaitu hiltzen. Baina heriotza gauzatzen du. GIBak ez du pertsona hiltzeko gaitasunik, baina gizakiaren defentsa guztiak hiltzen ditu, horrela edozein gaitzi aurre hartzeko gaitasunik gabe utziz eta heriotza lortuz.
Baina arriskua oraindik eta handiagoa da. Birusaz kutsatu eta urteak igaro daitezke ezer sumatu gabe. Birusa gure gorputzean denbora luzean igaro dezake lo. Esnatzen denean eragingo ditu kalteak, baina lo dagoen bitartean bidertu eta beste pertsonak kutsatzeko gaitasuna du.
Egun aurre egiteko arma bakarra prebentzioa da. Horrelako egun batean, kondoiaren erabilera bultzatu eta bazterkeria ekidin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: