Hirugarren igandez, mendira
Idatzi, eta testu guztia galdu dot, eta beraz, ez marabillarik espero. Enfin. Hirugarrenez jarraian mendira juan gara gaur be, hirugarren igandez jarraian, eta erraz esaten da! Oinguan, gainera, neu bek ez dot sinistu plana irtengo zanik, harik eta Mendin kotxia bistatu dan-arte. Izan be, goizaldera irtendako plana izan da gaurkua. Goizaldeko 03:00ak aldera hartutako konpromisua, ginkas mordo baten ostian emandako hitza. Atara kontuak: Landaneko alkoholimetruak 0,18 eta 0,33 artian markau zaban, eta eskerrak, guztiz izorrau aurretik putz egitiari laga zetsela batzuek, ze putzaldi bakoitzeko gehixau markatzen zeban harek.
Baina, hitza eman eta bete guk. Halakuak gara, euskaldunak, de label, hitzeko jendia. Txirristakan ideau gendun plana, eta hantxe zehaztu gendun hitzordua: goizeko 11:00ak, Itzio parian. Eta halaxe, esan eta egin, lauk behintzat bai. Bosgarrena izarei pegauta geldittu da nunbaitt, eta pena, baina ez zan salbamendu taldiei deitzeko moduko larrixa, eta hantxe laga dogu, gabaz Landaneko telebistan ikusitako kantantiekin ametsetan-edo.
Abixau gara en el flamante vólido de Mendikute, con música de sábado noche y con resaca de domingo mañanero. Batzuk, beste batzuek baino handixaua. Eta igarri orduko han geunden Usartza gainian, eguraldi goibelai frente eginda.
Eibarren eurixa, eta goixan, haizia galanta. Baina gu sendo aurrera, ez dau eta geldittuko gaittunik. Arnas estua eta abarra izan da gorunzkuan, baina ez ur trago edar batek sendatzen ez dabenik. Gaur, bai, gaur ura beste gustu batekua zan. Atzo arrainentzako baino ez zala pentsatzen genduna, gaur Juanjon ginkas onena baino hobia, aizu! Halakotxiak dira gauzak.
Eta konturatzerako, han ginan tontorrian. Ixa eruan gaittu haiziak, baina ez eutsi detsagu hari be. Tontorreko harrixa be eruateko moduko haizia eitten zeban, eta aguro asko jarri da gure Mendi gainian, euste aldera. Beste bakarren bat ausartu da Eolo handixai kontra eitten be, baina ez luzaro.
Haize freskua ona ei da azalerako, eta gaur bost-sei urte gaztetuko ginan han hamar minutuz egonez gero, baina gaztetzeko premiarik be ez daukagu oindiok, eta justua ein dogu goixan.
Ez zan giro, eta bestela beittu gure Txorten betozko baltzari. Berak zeukan, gainera, aginte makila, eta harek esandakuai kontra eitteko balorerik ez guk.
Pauso azkarrian jeitsi gara, haizia be alde zeukagun-eta.
Aparteko ezusteko barik ein dogu bidia. Txomingero bat edo beste topau dogu, baina gainerakuan nada del otro mundo. Basia be, tamainan, prakak zikindu eta Ixuan mendigoizale itxuran sartzeko beste. Edarto. Izan be, Kalamua barik Ixua zan gure gaurko azken destinua. Ase gara. Frituak, txorizua, eta okela egosixa, berakatz mordo batekin lagunduta. Eta azken hori, gainera, eskatu barik ekarri desku kamareriak, eindako esfortzuagaittik merezi dogulakuan-edo. Ez zan guk eskatutakua, baina ez ginan mahairik mahai galdezka hasiko be. Hoztu orduko, barrura. Eta platerak Lavavajillasen sartu-irtena eginda beste laga dittugunian, hara nun agertzen dan la tropa Ertzil, san blasak bedeinkatzetik. Katarrua sendatzeko ez ei dau hori baino hoberik, eta hori be jan behar, hurrengo domekan berriro mendira juteko moduan egongo bagara. Bakarren batek, gainera, papelian batu eta etxera be eraman dau zatitxoren bat, Pressing Catcheko asalto eta asalto artian, bokadutxo bat ez dala txarto etorriko pentsauta. Eta halaxe, una vez más, hemos triunfao. Si es que ya digo yo que hemos nacido para triunfar. Hemen, hitza bete dogun laurak, Akondia magalian.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: