Bost urte Egunkaria itxi zutela
Etzi, hilaren 20an, bost urte betetzen dira Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailiak Euskaldunon Egunkaria itxi zebala.Bost urte, Guardia Zibilak Egunkariaren lokal danak itxi eta hamar lagun, atxilotu zittuanetik. Behin-behinian erabaki zeban Del Olmok Egunkaria ixtia, badaezpadako neurri legez, baina kontua da enpresa guztiz likidauta dauala, eta haren atiak betiko itxita, nahiz oindiok ez dan epaiketarik ein.
Baltz dago kontua, gainera. Kartzelara juteko arriskuan dare hamabi lagun: oin dala bost urteko polizia operazioan atxilotuetako zazpi hasierako sumarioan epaituko dittuzte, eta horretako hiru eta beranduago atxilotuetako beste bost auzi ekonomikuan. ETAko kide izatia leporatzen detse sumario nagusikuei, euskarazko egunkaria sortzen eta gestionatzen egindako lanagaittik, eta zerga iruzurra, diru kontuen faltsutzia eta diru laguntzen iruzurra eittia, gainerakuei. Badakizue, Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, euskalgintza osua da ETA. Bueno, ba esandakua, bi auziok Espainiako Auzitegi Nazionalian epaituko dittue.
Bueno, ba hoixe, ez dala giro. Eta etziko urteurren horri begira gauzak mobitzen hasi gara. Egunkaria itxi barritan, Mendaron izan zan talde bat Egunkariaren alde jardun zebana, eta orduan legez, norbait animatzen bada laguntzera, ba hoixe, poztuko giƱala. Zerbait antolatzeko modua ikusten badozue, perfekto. Kontua da jendiai gogoraraztia orduan hasittako bidegabekeri hori hor dauala oindiok, eta jende mordua dauala, gainera, euskarazko egunkari bat (euskarazko egunkari bakarra) sortzia beste "deliturik" ein barik, kartzelara juateko arriskuan dauana. Helbide honetan daukazue informazio gehixau, gustuko badozue: www.egunkaria.info
Bideua:
http://www.youtube.com/watch?v=CIhsPaiz0Ms
http://www.youtube.com/watch?v=ey9MKiBuqOM
Iruzkinak
Utzi iruzkina: