korrika egitea koldarrena da

antzigarra 1456130938960 antzigar zatiak | 2012-05-03 17:12

Lahostia da sekula imaginatuko ez zenukeen jendea kalean korrika ikustea. Nik uste nuen 'culto al cuerpo' rollo hori pijoen kontua zela eta ez borrokillena. Baina noski, mendi maratoien kontu honek dena aldatu du. Orain, kirola egiten duzun bitartean euskadi salbatu dezakezu, gizartearen eredu bihurtu eta gorputza liraindu. Hots, beraiek gorroto zituzten balioak errepresentatzen zituzten jendeak zutena, ezkutuan lortu.
Reketehots, erreakzionario adornatu batzuk zirela azken finean.


Militantea eskiatzera doa
Militantea eskiatzera doa ostiral iluntzean,
arratsaldean presoen aldeko manifan izan ondoren.
Rockeroa furgona berrian doa kontzertua ematera,
eta ordu txikietan sartuko da
amak goizean egin dion ohean.
Gazteak autobusean doaz Donostiako gaurko manifara
eta gauean bapo afaldu eta mozkortuko dira.
Funtzionarioa Chiapasera doa iraultzaren taupaden bila
urte osoan hiritar ernegatuoi
burokrazia tonak irentsarazi ondoren.
Gosearen aurka limosna eman duen kristauak
bi hilabeteko soldata botako du
udako apartamentuagatik.
Futbolariak dira jende xehearen miresmen eta eredu:
diruagatik euren burua
edonora saltzen duten mertzenarioak.
Gure historia aztertu duen ikerlari sutsuak
ez daki bere aurkikuntza jatorrizko hizkuntzan ematen.
Eskuineko parametroen erosotasunean bizi gara
baina herrialde iraultzaileekiko sentibera gaude beti:
aberatsak izanik prest gaude beti
pobreei pobreago izaten laguntzeko.
Gauza garrantzitsuak gazteleraz esanez
babesten dugu euskararen garrantzitxoa.
Hau da Euskal Herria:
burges putaz beteta dagoen
munduko herririk iraultzaileena.

Pako Aristi

PD: Bale ez denak igual. Baino bai nik buruan ditudan bat baino gehiago eta hori da balio didana.


Utzi iruzkina: