Galdetu egin dizu

antzigarra 1456130938960 antzigar zatiak | 2010-03-29 20:22

Galdetu egin dizu neskatila batek: zer da poesia?
Erantzun diozu: Zu bizitzea, bai, zu bizi zarela.

Eta nik bildurrez eta liluraz,
mirariaren lekuko,
zure edertasunaren osoa minez irrikatzen dudala,
eta ezin dizudala mosurik eman, ez zurekin oheratu,
eta deusere ez daukadala, eta deus eman ez dezakeenak
ezin dezakeela kantatu besterik egin…




Baina ez diozu esan, isildu egin zara
eta berak ez du kantu hau entzun...


Vladimir Holan
(Itzultzailea: Joseba Sarrionandia)


Utzi iruzkina: