INFORMATIKA
Zer da informatika?
Informatika
informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia da eta
horretarako ordenagailu bat erabili behar da.
Zer da
ordenagailua??
Ordenagailu edo konputagailu bat
programa baten arabera datuak prozesatzeko gai den makina
elektronikoa da.
Zer da Hardware??
Hardwarea
NAF: [ˈhɑːdˌwɛə] edo NAF: [ˈhɑɹdˌwɛɚ]
ordenagailu baten zati fisiko eta ukigarriei dagokie, bere osagai
elektriko, elektroniko, elektromaniako eta mekanikoak; softwarearen
kontrakoa, izan ere, honek osagai ukiezinei egiten baitie
erreferentzia. Hitz honek ingelesetik eratorria da. Hala ere, termino
honek ez du nahitaez ordenagailu bati erreferentzia egin behar, nahiz
eta ohikoena izan, robot batek ere hardwarea dauka (baita softwarea
ere).
Zer da Softwarea??
Softwarea
ordenagailuaren atal logikoa da. Hots, hardwarea abiarazteko balio
duen programa eta agindu sorta.
Zer da periferikoak?
Periferiko bat ordenagailu bati
lotuta doan gailu fisiko bat da. Hitza ordenagailu batentzako
ezinbestekoak ez diren gailuentzako erabili ohi da. Honez gain,
ordenagailuaren sarreretako bat erabiliz kanpotik konektatzen diren
gailuekin ere erabiltzen da terminoa, hauetako asko gaur egun
beharrezko bilakatu diren arren.
Zer da
prozesadorea?
Prozesatzeko unitate zentrala, PUZ
(ingelesezko siglak, CPU: Central Processing
Unit) edo, besterik gabe, prozesadorea,
konputagailu digital baten osagaia da eta konputagailuaren
programetan dauden aginduak interpretatzen ditu eta datuak
prozesatzen ditu. PUZek funtsezko ezaugarria ematen diote
konputagailu digitalari (programagarritasuna), eta edozein garaitako
konputagailuetan dauden beharrezko osagaietako bat dira, bilketa
primarioarekin eta sarrera-irteera dispositiboekin batera. Zirkuitu
integratuekin manufakturatutako PUZari mikroprozesadore esaten zaio.
1970eko hamarkadaren erdialdetik, txip bakarreko mikroprozesadoreek
ia erabat ordezkatu dituzte PUZ mota guztiak, eta gaur egun, “PUZ”
terminoa mikroprozesadore guztietarako erabili ohi da.
Zer da
RAM memoria?
RAM edo Random Access Memory
(Ausazko Sarbidedun Memoria) bai irakurri eta bai idazteko aukera
eskaintzen duen memoria da. Memoria hegazkorra da, korrontea kentzean
bere edukia ere galtzen du beraz. Normalean denbora baterako memoria
bezala erabiltzen da, datu ez iraunkorrekin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: