Antropologiaren sorrerarako faktoreak

No profile photo Alter kaiera | 2017-10-04 22:36
2

 

Antropologia, gizarte zientzia bat da gizakia haren osotasunean aztertzen duena. Hiru esparrutan banatu daiteke; kulturala, soziala eta fisikoa. Antropologiak giza espeziaren eboluzio biologikoaz gain, aintzinako kulturen bizitzeko era, expresio kultural eta linguistikoa eta gaur egungo egitura sozialen azterketa egiten du. Antropologian barnean , gizakiak dituen arloak anitzak zirenez espezializazioa eman zen eta zientzia independienteak bihurtu ziren nahiz eta elkarren artean kontaktuan egon. Adibide bat emateko, antropologia soziala, fisikoa, linguistikoa eta arkeologia denak enbor beretik datozen adarrak dira.

 

Antropologia sortzera bideratu zituzten hainbat faktoreek esate baterako XIX eta XX mende hasieran batez ere kolonizazioak. Lurralde arrotzetan sartzeak  kolonizatzaileei eta herrialde europarreko biztanleei kolonizatuak ziren kulturen ezagutza jakitera behartu zien. Bereziki, Asia eta Afrikako kulturen eta gizartearen ezagutza eta azterketa ezinbestekoa zen haiek ulertzeko eta apurtxo bat gerturatzeko haien bizimodu eta ohituretara, zer esanik ez, kontrolatzeko modu bat ere izan zitekeen adibide bat emateko, Estatu Batuek Bigarren Mundu Gerran Ruth Benedicti eskatutako japoniarren azterketa antropologikoa etsairen ezagutza osoa izateko eta garaipena azkartzeko .

 

Kolonizazio hau bigarren industria iraultzarekin bat dator, petrolioa eta elektrizitatea energia sortzaile berriak direlarik garapen handia ematen da. Aldaketak bizitzen dira eremu ekonomiko, sozial eta politikoan; Lantegietan, langile kopurua handitzeak nekazal exodoa dakar, familia nekazariak herri industrializatuetara hasten dira mugitzen lantegien inguruan kokatuz.  Industrian produkzio ahalmena handitzen da berrikuntza teknikoak direla eta. Honekin, ekonomiaren aldetik produzitzeko ahalmena areagotu eta gastuak murriztearekin merkatua eraldatuko da. Lehengaien beharra handitzen da, horren ondorioz, beste lurraldeetan lehengai merkeak izateak kolonizazioa ematea laguntzen du.

 

Europan merkatua iada ez zen baliagarria, eta bertan ekoizten ziren produktuak kanpora saltzera behartuta zeuden, esan beharra dago, europako produkzioa oso altua zela eta kontsumitzen zenaren eta produzitzen zenaren arteko aldea handia zela hau da, ez zen kontsumitzen produzitzen zen haina. Beste alde batetik, herrialde kolonizatzaileak, lehengai merkeak behar zituzten. Europako hazkundea geroz eta nabarmenagoa zen eta lana bilatzea zailtu zuen hortaz tentsio sozial asko sortu ziren eta koloniek, beste lurralde batean bizi baldintza hobeagoak eskaintzen zituen.

 

Eurozentrismohandia zegoen eta Europa handikia zen kontinente guztien artean, europarrek egiteko bat zeukaten, mundua “zibilizatzea” haien nagusitasun kultural eta teknologikoa zela-eta. Europarrek Afrika zatitu zuten herrialde bakoitzak kontinenteko lurralde zati bat bereganatu zuelarik honako hau, Berlingo Konferentzian gauzatu zen. Azkenik, herrialde europarren arteko gatazkak sortu ziren koloniekiko boterea zeinek zuten jakinarazteko eta Lehen Mundu Gerraren sorreraren eragileetako bat izan zen.

 

Kolonoak kolonizatutako lurraldeetara iritsitakoan haien hizkuntza, erlijio eta legeak inposatzen zizkieten bertakoei hala nola, egitura sozial eta kulturalak. Kolonizatzaileak haien aberrietatik ateratzean lehen aldiz kontaktuan zeuden beste hizkuntza eta ohiturak zituzten pertsonekin, ez ziren haiek bezalakoak eta talka kulturala indartsua zen oso. Hortaz, haiek ulertzen saiatzen ziren nahiz eta haiekiko jarrera autoritarioa eta nagusitasunean oinarritutako zen. Darwinismo sozial eboluzioaren teoria gizaki zuriaren nagusitasun naturala zela defendatzen zuen eta arrazakeria eta sinesmen etnozentristek mendebaldeko gizonen balorea handiagoa zela sustatu.

 

Honen aipagarri kolonizatutako natiboen izendatze gutxiesgarria zen basati eta primitibo kalifikazioak emanez. Haiekiko desberdinak zirela argi uzten zuten zurien eta beltzen edo europarren eta afrikarren arteko bereizketa eginez. Basatiak kontsideratzen omen dira alfabetoa eta idazkera ez dituzten herriak eta ehizaz eta arrantzaz baizik ez bizi direnak.  Barbaro greziar hitza adibidez, onomatopeikoa da eta greziarrez edo latinez hitz egiten ez dutenen hizkuntzaren soinua imitatzen du (bar bar bar) haiek hezkuntza ez zutenak deskribatzeko erabiltzen zuten, gaur egun aldiz, eboluzio fase batean daudenen adierazgarri da, basakeritik zibilizaziora artean. Lewis Morgan antropologoak zibilizazio graduez idatzi zuen bere obretako batean finkatuz. 

 

Gaur egungo kolonialismo eta antropologia adibide on bat  Avatar filma izan daiteke, protagonistak planeta hortako natiboen azterketa egin behar du haien ohiturak eta bizimodua ulertuz eta herrian integratuz. Tamalez lurtarren interesengatik egin beharko du bertako mineral bat bereganatzeko. Protagonistak antropologo baten papera betetzen du eta ezin hobeto islatzen du Na’vi deitutako natiboekin elkarbiziz, baina ordainetan lurtarrei haiei buruzko informazioa emanez  etsaiak hobekiago ezagutzeko. Hala ere, kolonizatuak ez dira gai haien burua salbatzeko eta kolonoaren laguntza behar dute garaipena lortzeko, berez maltzurra dena egoera onean utziz. Alabaina, kolonizatzailen perspektiba gailentzen da natiboak kolonitzaile baten menpe utziz nahiz eta helburu berarengatik borrokatu.

 

 

 


Utzi iruzkina: