INNERARITY HUHEZIN
Mondragon Unibertsitatea bere urteurrena ospatzeko Daniel Innerarity filosofoa gonbidatu zuen HUHEZI fakultatera, Eskoriatzara.
Hitzaldiaren laburpena:
Daniel Innerarity bilbon jaiotako filosofoa, pasa den ostegunean, hilak 21, Eskoriatzan MU-k duen areto nagusian izan genuen hitzaldi bat ematen. Bertan ikasle zein irakasle bildu ginen, saio polit bat eginez.
Daniel Innerarity bere biziaren nondik norakoak kontatzen hasi zuen hitzaldia. Bilbon jaiotakoa dugu, baina gaur egun Bordelen bizi da. Bilbotik Nafarrora joan zen bizitzera. Filosofian doktoretza tesia zuela ere aipta zigun Daniel Innerarity-k. Egun klaseak ematen ditu bai Zaragoza eta bai Pariseko filosfia fakultateetan.
Bere hitzaldi guztia galdera baten inguruan egin zuen: Nola biziraun dezakegu ezagutza gizarte honetan? Ildo honi jarraituaz egin zuen ordu eta erdiko hitzaldi jendetsua. Gehiegizko informazioa dugun gizarte batean bizi garela esaten jarraitu zuen, eta gure aitzindarien artean gehiegizko informazioa egotearena ia ezinezkoa zela.
Jarraitu zuen gehiegizko informazioaren gaiarekin esanez ez dakigula zer egin daukagun informazio guztiarekin. Gauza garrantzitsuena informazioa ondo kudeatzea da. Ezagutza gizarte honek inozoago egiten gaitu. Gure aitzindariek bazekiten zer informazioa jakin behar zen. Jarraitu zuen gizarteari buruzko gogoetak eginez: esan zuen dakiguna norbaitek erakutsi digulako dela eta bigarren eskuko gizarte batean bizi garela.
Berriz ere gehiegizko informazioaren gaiarekin bueltatuz, zioen, gehiegizko datuak dauzkagula gure eskura, anitz informatutak gaudela. Gizartea gu baina argiagoa da eta ezin dugu horren aurka ezer egin.
Kant-ek esandako esaldi batekin jarraitu zuen hitzaldia. Nia-k ezin gaituela leku guztietara lagundu. Horrekin esan nahi izan zuen bakoitzak instrumentuak erabil ditzakeela bere barrua ezagutzen ez badu ere. Umeak egun jolasten ikasten dute eta berriz zaharragoak, teknologian murgildutako gizartean bizi garela.
Hainbat aspektu desberdindu behar zirela esan zizkigun: datuak, informazioa eta ezagutza.
Hitzaldia bost estrategia azalduaz bukatu zuen Daniel Innerarity-k: Estrategia hauek gizarte teknologista batean bizi eta ezagutzeko balio dute:
1) Arreta kuadeatzearena da lehenengoa. Bi gauzei ezin diegula arreta jarraitu aldi berean.
2) Bigarrena, informazioa anikilatzearen teknika genuke. Hemen garrantzitsuena makina zahar bat bezala behar dugula izan , hau da, ezer ahazten ez duen gizakia behar dugu. Hemen ordenagailuaren adibidea erabili zuen, ordenagailu bati ezin baitzaio inoiz ahaztu ez informazio eta ez daturik.
3) Bakoitza beragatik pentsatzearen teknika da hirugarrena.
4) Kooperazioaren teknika dugu hau. hemen puntu garrantzitsuen bezela aipatu zuen sinplikazio falta.
5) Bostagarren eta azken teknika berriz, behar dena aukeratzea izango litzateke. Hemen ere sinplifikatu behar dela aipatu zuen.
Bost teknika hauek azaldu eta gero amaitutzat eman zuen bere hitzaldia eta galderen denbora hasi zen. Hainbat galderei erantzun ostean, bukatutzat eman zen hitzaldia. Hitzaldi hau 10. urteurrenean egiten ari diren beste ekintzetako bat izan zen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: