Zein da zuen proiektua?

antagonistak 1456130906042 Yi-King | 2008-02-09 21:46

    Ilegalizazioak, torturak,inkomunikazioak, gatazka politikoaren luzamenduko tresneria dira.Kolore politiko bateko jarraitzaileen, kartzelaratze masiboak, botuak ematen dituzte nonnahi.Zelai politikoan ezker abertzalea jokoz kanpo uztea da taktika orokorra.Konstituzioa ala konstituzioa aukera  faltsuan, sistema espainiarreko alderdi politikoak lasai bizi dira.

Euskal gatazka, politikoa bada, irtenbideak politikoa behar du izan(Partitokrazia gobernariarentzat, aupergia zuritu eta dirua egiteko paradisua  bihurtu da).Inkizisio garaiko autoritaritarismo legalitario PSOErianoak, hankamotz uzten du politika, umezurtz Nazio Batuetako karta, hutsaren pare demokrazia. “Condena no condena”rekin, egunero heldu beharreko gaia mozorrotzen da.AHTaren eraikuntza,Gipuzkoako ogasuneko iruzurra, Lekeitioko sahiesbidea…amaigabeko astokeriak, denon izenean, batzuen mesedetan.Galdetzen da inor, nola demontre egin behar duen Ezker Abertzaleak politika, politika eremutik kanpo utzita?Nola ulertu daiteke manifestazioen debekua, ertzaintzaren karga kronikoa, kargu ez legitimoen erabilera lapurtia eta aldi berean alderdien legearen kontra zaudela esatea?

Euskal gatazkari irtenbidea emateko aukera mahai gainean du ezker abertzaleak. PNV,EA,ARALAR,PSOE,PP,IU hau al da zuen marko demokratikoa? Batzeko, pentsatzeko, adierazteko,aurkezteko,elkarrizketatzeko aukerarik ematen ez duen markoa?Nolatan izan daiteke marko honen bermatzaile sutsua  eta aldi berean demokrata?Guk ilegalok, euskal herritar ororen eskubideak bermatuko dituen proeiktua mahai gainean dugu. Zein da zuen proiektua?


Utzi iruzkina: