Has dadila Inflekzioa........
Has dadila Inflekzioa!!!
2.Soluziobide politikoa arazo politikoei.
3Gatazka politikoa bada soluzioa politikoa izan behar irtenbidea.
Ez militarra ezta errepresioa
estrukturala.
4.Horretarako oinarrizko premisa deritzot
- 1.Proiektu politiko orori
egikaritzeko aukera ematea.
- 2.Eskubide zibil eta
politikoen defentsa denona egitea.
Guzti honetan ados bagaude.Hauxe da unibertsitate hontako euskaldun
kritikoak batu behar gaituena!!!Honi heldu eta honen inguruan gizarte zibil
unibertsitarioaren aktibazioa martxan jarri.
Horretarako leku aproposean eta egokian gaudela deritzot.Irakasle, ikasle,
langileen arteko adstasunetik abiatuta.Batzen gaituenetik abiatuta.Gune honetan
banatzen gaituena albo batera utzita.Banatzen gaituzten foroak eta egitasmoak
milaka daude.
Hori egin dugu iraganean.Badakigu nolako fruitu antzuak izan dituen.Hain
zuzen ere,foro honetan Hauxe da gainditu behar duguna.Uste dut, garaia dela,
giza kapitala badela gure artean,guzti honi, espiritu kritiko eta eraikikor
batetik, unibertsitate eta testuinguru honetatik, pausu berriak eta egoeraren
gaindipenerako baliabideak, sortzea beharrezkoa delako.
Guzti honetan, hausnarketak eta ezbaiak denon arteko sintesi bat
bermatzen badu.Ziur nahiz uste duguna baino gehiago aportatuko diegula bai,
ilegalak direnei, bai mehatxtatu daudenei, bai tortura jasaten dutenei, bai gatazka
egunero jasan behar duen pertsona orori.Horretan
hilik edo isilik egon den unibertsitateko masa kritikoaren aktibazioa beharrezko
deritzot.Guztion artetik sortutako foro honi corpusa eta bizitza eman behar
diogu.Garaiak hala eskatzen duelako.Eta guztiok gara beharrezkoak.Guztiok
diodanean guztiotaz ari naiz.Gaur hemen daudenetaz eta ez daudenetaz.Desberdinen
artetik irten behar duelako irtenbideak.Baina horretarako adostasuna gaudenon
artean lortu behar dugu.Minimo komuna.denon artean adostua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: