COCA COLA esaten ez digutena...

antagonistak 1456130906042 Yi-King | 2008-06-07 23:29

Coca-Cola: Esaten ez digutena…..

 

Impunitatea eta ikutuezintasuna bere ardatz izanik, propaganda mediatiakoaren bidez,iragarkietan zifra galaktikoak inbertituz,erosten du  bere aupegi zuriketa, Coca-Colak Company 120 urteko multinazional AEBtarrak.

Korporazio basati multinazional honek, bere irabazien laurdena iragarkietan gastatzen du.Bere irudia, bizi eredu baten sinbolo bihurtu du. Irudi garbia, soziala eta berdea ematen ahalegintzen da.Osasungarria, aberasgarria eta rezeta magiko baten ondorio zuzena dela adieraziz.Baina errealitatea zeharo da desberdina.

 

Multinational monitorek 2001 eta 2004, hurrenez-hurren munduko hamar multinazional eskasen artean kokatu ostean bere iragarki inbertsioak hazi beharrean aurkitzen da CocaColaCompany.Amaigabeko langileen eskubide urraketak munduan zehar, zor ekologikoaren aregotzea eta hau kroniko egitearen bidean, kutsatzen duen inguruneak ere ez dio ardurarik CCCri.

 

200 herrialdetan barreiatuta, 400 produktu baino gehiago saltzen ditu, munduko merkatu osoaren %50 bere eskuetan dauka.12500 lata segunduko edaten dira munduan zehar.Honek CCCri 15 milloi dolarreko irabazia ematen dio urtero.

Baina zein da guzti hau lortzeko erabili duen teknika, taktika, estrategia enpresariala?

 

1.Historian zehar iragarkietan diru gehien gastatu.

2.Aliatu eta lobby garrantzituen bidelagun fidela bihurtu.Politikoak zein enpresariak denak barne.

3.Subkontratazioa bere arma bihurtu du, besteen esku utzi dena,eskuak garbi eta libre beti, baina langileak tiroz hiltzera ere iritsi da.?

 

Sindikalistak hil, langileen eskubide guztiak erauntsi,india, nikaragua, pakistan turkia…etab luzea.Esanguratsuena Kolonbiako kasua,besteak beste 8 langile tiroz hil zituen CocaColaCompanyk.

Sektorean postuan-postuko soldata baxuenak dituen empresa da.Soldata egonkorrak, aldi baterako bihurtu ditu.Gizarte aseguru gabe, osasun seguru gabe lanean dabiltza prekaritatearen gailurrean bere langileak.Hori gutxi balitz, 100daka langile paramilitarren aginduz, erahil, jarraitu eta mehatxatuak izan dira. Zein izango da hurrengo pausua?

Michigan eta NYCko unibertsitateetan kontratuak galdu ditu, eta Euskal Herriko Unibertsitateetan ez da halakorik eman.Bestalde Italian TAV aurka eredu izan genituen eta oraingoan ere beste borroken gandik zer ikasia badaukagula jabetzeko, Udal berrien Italiar Sareak, bere udaletatik, institutuetatik, leku publikoetatik kanpo utzi dute CocaColaCompany.

Uste dut badugula garaia, gaitasuna eta abilezia nahikoa guk ere gure aldetik monstru honi benetan hortzak erakutsiaz,ezetz esateko. Ez dugu nahi bere produktu odolestaturik edan udara honetan ezta etorkizunean ere. Langileak erahiltzen dituenari boikota!!! Coca Cola,zure edarietan dago Odola!!!Guk euskal gazteok zuri Boikota!!

 


Utzi iruzkina: