2007ko apirilak 30ean HITZArako idatzia

antagonistak 1456130906042 Yi-King | 2008-01-24 21:48

Lea-artibai eskualdeko egunkarira bidalitako gutuna……….

 

Zaharrak berri gure herri txiki honetan.Alderdi politikoen prisman hauteskundeak daude.Gure kasuan ordezkaritza izateko aukera dago jokoan.Baina bista haratago eramanez konturatzen gara, proiektu politiko bati eta herri baten nahiei ezezko borobila ematen ari direla.Behin eta berriz, oinarrizko eskubide zibil eta politikoen gabezia ikus daiteke Espainiako estatu “demokratikoan”.ETBk ilusio faltsua zabaldu zuen lau haizetara pasadan asteburuan. Ondarru,Lekeitio… inpugnazio barik gelditu zirela adierazi zigunean.Baina guzurra hankamotz gelditu da.Herriz-herri batzuk pastelaren banaketaren inguruko estatistikak egiten dauden bitartean, beste batzuk hautetsi eta hautesle izateko aukera ukatua dutela esaten dabiltza.Baina ez hori bakarrik,ezezkoa ez diote ematen pertsona “zikin” eta “kutsatuei”.Ezezkoa Euskal-Herri libre eta ezkertiar batean sinisten duten euskal herritarrei ematen diete.Borondatea da behar dena, borondate politikoa, hainbeste urtetako dinamika honi inflexioa emateko gatazkaren soluziobiderako.Analista politikoek ez dute ulertzen, hasi NewYork.etik eta Hego Afrikararte , Londrestik igarota, madrilgo gabineteak darabilen azpijokua.Herritarron hitza eta erabakia errespetatzen dituen hauteskundeak behar ditu Euskal-Herriak, demokraziaz jantzi nahi badu behintzat.Oraintxe du hain zuzen be alderdi politiko bakoitzak bere demokraziarekiko apustua eta konpromisoa erakusteko garaia.Herritarren hitza eta erabakia errespetatu ala albora begiratu eta negozioan jarraitu.Egin beza bakoitzak bere aukera!nik argi daukat.Bai konponbide demokratikoari eta ezezko borobila ilegalizazio eta beronen sustatzailei,

Gora Euskal-Herria abertzale ta sozialista!


Utzi iruzkina: