MICHELLE ANGIOLILLO

angiolillo 1456130899921 Angiolilloren bloga | 2006-12-12 13:40

Michele Angiolillo Lombardi, 1871ko ekainaren 5ean jaio zen Italian. Oso famatua izan zen bere garaian, eta baita gaur egun ere duela urte batzuk Espainiako presidentea zen Canovas del Castillo hil baitzuen. Anarkista peto- petoa genuen, eta bere ideologiaren aldeko borrokatzaile sutsua izan zen. Guzti honetaz gain, tipografoa eta kazetaria ere bazen.

                            

                                          Angiolillo

 

Garai hartan, Canovas del Castillo eskuindarrak indar handia zuen Espainia mailan eta baita Kuba aldean ere; izan ere, Kuba Espainiarren menpe zegoen, nahiz eta beraiek independentzia eskuratzea desio. Kalte izugarriak jasan zituzten kubatarrek garai hartan, eta baita Canovasen alde ez zeuden (sozialistak, errepublikarrak, anarkistak....) espainiarrek ere.

Italiatik ihesi, Bartzelonara heldu zen Angiolillo. Bertan, 1896an, errepresio gogorrak izan ziren anarkisten aurka. Atxilotu pila bat eta torturatu pila bat egon ziren, Montjuïc-eko gazteluan. Angiolillok, zuzenean bizi izan zuen garai gogor hau, Canovas del Castillo-ren aginpean anarkistak jipoitu zituzten momentua.

 

                   Montjuïc-eko gaztelua gaur egun

 

Bartzelonan, Montjuic-eko prozesuan gertatu zen sarraskiaren errudenen bila, argi zegoen nork zen guzti haren erantzule, Espainiako presidente zen Canovas. Hori horrela izatera, Angiolillo pasatako guztiarekin amorratuta, Canovas-en bila joan zen. Madrileko iparraldean trena hartu eta Zumarragaraino iritsi zen, eta ondoren Zumarragatik Santa Agedarako bidea gurdi batean egin zuen. Italiako II Popolo aldizkariko korrespontsala zenaren aitzakiaz, bainuetxean sartzea lortu zuen; Canovas zegoen tokira hurbildu, pistola etara, eta 3 tiro jaurti zizkion ordura arte espainiako presidentea zenari, momentuan bertan hilaraziz.

                        

                                   Santa Agedako bainuetxea

 

Hilketa eta minutu gutxira atxilotu zuten Angiolillo. Bergarako espetxera (gaur egun herriko Gaztetxea dena) eraman eta bertan pasa zituen bere azken egunak, heriotza zigorrera kondenatu baitzuten. 1896ko abuztuaren 20an hil zuten, gartzela kapoan ezarritako oholtza baten gainean, hainbat jende bere heriotza momentua ikusten zegoelarik, Garrote Vil-aren bidez.

  

                                          Garrote Vil

          

                                 Angiolilloren heriotzaren unea

                

                    

                            Gaur egun, bere heriotza tokia

 

   

                                      Angiolilloren zelda izan zena

 

                    

                    Lehengo gartzela; gaur egungo gaztetxea.

 

Angiolillok, bere azken hitzetan bere ondorengo anarkisten lana goraipatu nahi izan zuen GERMINAL! (Jaioko dira beste ondorengo batzuk) oihukatuz.

Hori dela eta, pasarte horren omenez, gaur egungo Bergarako gaztetxeko (lehengo espetxea) gela batek Germinal! Banaketak izena hartu du. Distribuidora baten lana betetzen da gela horretan; sare komertzialaz kanpo dauden produktuak bertan eskainiz.

         

 

 Gaur egun, bergarako espetxea zena gaztetxe gisa okupatua dago eta Michelle Angiolilloren erailketaren urtemuga iristen denean, esku ezezagun batzuek arrosa gorriak jartzen dituzte hilerrian bere oroi.

   

                        Bergarako hilerria; Angiolilloren hilobia.

 

---------------------------------------------------------------------

Txirrita bertsolari famatua, behin, Donostiako udaletxean (lehen Casinoa) Canovas-en alargunarekin topatu zen eta bi bertso abestu zizkion; bigarrena hauxe:

"Iru relejo, iruna kate,
iru mallakin bakoitza,
buruan iru korona eta,
petxuan iru orratza,
amoriyua iru dobletan,
tximista bezain zorrotza,
iru tirotan utzi zizuten
zuri senarra illotza,
iru ezpatak zulatzen dute,
señora, zure biotza".
Txirrita

Il da Cánovas, fuera Cánovas,
pikaro gaizki eziya,
galdu zituen gari-zelaiak,
gallendu zaio sasiya;
galdu zituen ipar garbiyak,
gallendu trumoi nasiya,
galdu zituen fueruak eta
Jaungoikuaren graziya,
galdu zituen bizi-lekuak,
galdu du bere biziya.

TXIRRITA

 

 

 

 

Angiolillo bideo honetan ikusten den zelda honetan egon zen bere     azken egunetan.

 

 

Angiolillo eta bere historiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazue ondorengo web orrialdeetara=>

http://es.wikipedia.org/wiki/Michele_Angiolillo

http://www.cnt.es/gipuzkoa/spip.php?article233

http://www.ucm.es/info/museoafc/loscriminales/magnicidios/canovas.html

 


Utzi iruzkina: