Agiolilloren historioa

angiolillo 1456130899921 Angiolilloren bloga | 2006-12-15 13:28

Michele Angiolillo Lombardi 1871-6-5 Foggia Italia, Bergara 1897-8-20.  Angiolillo 26 urteko gazte bat zen, anarkista, garaia, liraina, atletikoa,  jantzia, jakintsua, boluntario aurteztu zena zozketara, beste dozenaka gazte bezala, Napolesen 1896an ospatu zen anarkista biltzarrean erabaki zen heriotza zigorra ejekutatzeko, Canovas del Castillo genozida, torturatzaile  eta Espainiako monarkiako lehendakaria zenaren aurka. Michele Angiolillo-ri
tokatu egin zitzaion zozketan, beste bolondresen artean aukeratua izan zen eta 1897-8-8an Canovas del Castillo hil egin zuen Arrasateko Santa Agedako bainuetxean gaur egun buruko gaixoen egoitzan. Angiolillo epaiketa sumarisimo baten ostean erail zuten Bergarako espetxean 1897-8-20 gaur 108
urte.

Canovas del Castillo (1897-8-8) genozida, torturatzailea eta Espainiako lehendakaria hiltzeko aurkeztu ziren ehundaka anarkista jakinik lortuz gero bere biziarekin ordainduko zutela genozidaren heriotza.

Canovas del Castillo Espainiako lehendakariak, euskaldun belaunaldi oso baten genozidioa egin zuen 2. guda karlistan, gaur egun Iraken, Afganistanen, Txetxenian, Palestinan, Euskal Herrian, Catalunian... egiten ari diren bezala, 30.000 voluntario karlista euskaldun, liberal euskaldun
batzuk gehi 150.000 mertzenario espainiarren aurka, Pi i Margall-ek idatzi zuen bezala, eta eta 2. karlista gerra "galdu" ostean, mendekutzat aintzinako Foru Esku Nabarrak erauzi zituen 1876an eta Euskal Herri osoak, negar egin zuen.


Garai horretan ere Canovas del Castillo Españako lehendakariak, "espainiar" belaunaldi oso bat ere erail zuen, batez ere katalanak, Kubako gerrara eraman baitzuen gazte belaunaldi osoa, " independentistak eta terroristak" hiltzera, okerrena eramaten zituen gehienak ez zirela itzultzen eta itzultzen zirenak zaurituak eta bortizki mutilatuak.

Behin Done Ander-en itsasontzi bat zegoen munizioz beteta Kubara eramateko "terroristak" hiltzeko prest eta agurra ematen ari zirela jendearekin batera, eliza katolikoa, militar eta zibil buru guztiekin, bat-batean ontzia lehertu zen; eztanda hain izan zen bortitza ze ontzi erraldoia ondoa jota, kaiatik 30 metrora igo baitzen berriro... triskantza ikaragarria izan zen.
Egunetara begiratu zuten ondoa eta ikusi zuten bakarrik ontziaren erdia lehertu zela eta gutxira beste erdiak eztanda egin zuen berriro eta beste 30 metroko jauzia egin omen zuen... inork ez zuen bizi nahi inguruan, honengatik Done Ander-eko itsas ertzeko eraikuntzek 100 urte besterik ez
dute.

Bartzelonan giroa oraindik okerragoa zen, gazteak ardiak bezala kargatzen ari zirelarik itsasontzietan Kubako "terroristak" hiltzeko, militar espainirrek gupidarik gabe tiroak bota behar izan zituzten gurasoen aurka, ez baitzuten onartzen itzuliko ez ziren 20 urteko semeei "azken agurra" borondatez ematea "aberriaren maitasunagatik" eta hildakoak eta zaurituak izan ziren guraso desarmatuen artean. 1896ko Korpus egunean palio pean zihoazenean jauntxo katoliko, militar eta zibilak,
palio ingurura bonba bat bota zuten, triskantza beldurgarria eraginez jendearen artean... "palioak" salbatu zien bizitza agintariei. Mendekua bortitza izan zen, eta beti bezala boteretsuek eraso egin zuten beren etsai poltikoen aurka, garai hartan "anarkisten" aurka. Errepresioa belgurgarria izan zen batzuk atxilotu, bortizki torturatu, izen batzuk atera, berriro atxiloketak eta torturak... 400 baino gehiago atxilotu arte; gaur egun Zapaterok, Garzonek, Ibarretxek, Baltzak eta beraien polizia torturatzaileek egiten duten bezala. Zigorra eredugarria izan zen zortzi heriotza zigorra jaso zuten, bederatzi kartzela zigor luzeak eta 71 deportatuak "Rio de Oro" Saharako koloniara, basamortura...

Montjuic-en zortzi anarkista fusilatu zituzten egunean, bartzelonako jende guztia igo zen errukituta, mundu guztiak baitzekien basati torturatuak eta inozenteak zirela; goizeko 7etan zeruak ere negar egin zuen ekaitza ikaragarria izan baitzen baina inor ez zen mugitu, gazteak fusilatu zituzten arte.

Europako beste Estatuak errukitu eta presioa eginez deportaziora zigortutako presoak eskatu zituzten, askatasuna lortu arte. Gutxira Italian anarkista
biltzarra egin zuten Napolesen eta bertara joan ziren basamortura zigortutako presoak eta kontatu zituzten atxiloketak, tortura basatiak, torturetan hildakoak, Montjuic-en afusilatuak...


Anarkisten batzarrak erabakia berehala hartu zuten "Canovas del Castillo hil egin behar zen".

Boluntarioak eskatu zituzten eta ehundaka azaldu ziren, zozketa bat egin behar izan zuten bolondresen artean eta Angiolillo
anarkista aukeratu zuten. Arrasateko Santa Ageda bainuetxean ostatu hartu zuen, zekielako Canovas etortzekoa zela Donostian egingo zen erakusketa "industriala" inaguratzea, (kanoiak, metrailetak, gerrako armamendua...)
gaur egun Bellas Artes antzerkia itxita dagoen lekuan. Behin baino gehiagotan egon zen Canovasekin hotelean aurretik, inolako susmorik zabaldu gabe, Angiolillo jakintsua, fina eta Napoleseko egunkari bateko zuzendari bezala aurkeztu baitzen, baina ez zuen hil. Angiolillok 1897ko abuztuaren 8an hil zuen Canovas del Castillo bakarrik zegoela.

Bergarako kartzelara eraman zuten Angiolillo anarkista, galdetu ziotenean zergatik ez zuen lehenago hil erantzun zuen "bere andrearekin zegoelako eta andrearen errespetuagatik..." Epaiketa sumarisimo bat egin zioten eta Bergarako kartzelan hil zuten Michele Angiolillo 1897-8-20an gaur 108 urte.

Garaiko egunkarietan azaltzen da guzti hau xehetasungehiagorekin...

Txirritak behin Donostiako udaletxean (lehen Casinoa) Canovas-en alargunarekin topatu zen eta bi bertsoak abestu zizkion, bigarrena:

"Iru relejo, iruna kate,
iru mallakin bakoitza,
buruan iru korona eta,
petxuan iru orratza,
amoriyua iru dobletan,
tximista bezain zorrotza,
iru tirotan utzi zizuten
zuri senarra illotza,
iru ezpatak zulatzen dute,
señora, zure biotza".
Txirrita

 

Angiolilloren azkenengo pausoak hauek izan ziren

 

angiolillo garrotevilekin ejekutatua izan zen. 


Utzi iruzkina: