Pasapalabra

anetamaitane17_telebistasaioak 1456130895427 telebista saioak | 2008-11-14 10:22

Kaixo!!

Gaur Telecinco-ko Cristian Gálvezek aurkeztutako telesaioari buruz hitz egingo dugu. Programa hau dirua irabaztea dauka helburu  eta horretarako bi talde daude: urdina eta laranja. Talde bakoitza 3 pertsonaz osatuta dago eta bakoitzean bi pertsona famatu eta beste pertsona bat dago. Hainbat froga egin behar dituzte galderaz osatuta ahalik eta segundu gehien lortzeko eta azken froga ahalik eta hoberen egiteko. "El Rosco de la Suerte" deitzen da azken froga eta hemen galdera guztiak,hau da,25 asmatzea da helburua botea eramateko. Nahiz eta guztiak ez asmatu gehien asmatzen dituen galderak irabazten du eta hurrengo programara bueltatzeko aukera du. Eta horrez gain, irabazleak egunero 1200€ irabazten ditu.

 Hau da guztia gaurkoz, anima zaitezte programa hau ikusten asteko egun guztietan (astelehenetik domekara) Telecincon arratsaldeko 20:15-etan.

Muxu bat...


Utzi iruzkina: