Daniel Innerarity
Informazioz beteriko gizartea
Daniel Innerarity izan genuen Otsailean gure artean HUHEZIn. Filosofian doktorea da eta egun Zaragozako Unibertsitateko irakaslea izateaz gain, hedabide ezberdinetan parte hartzen du; El correo eta Diario Vascon besteak beste.
Filosofoak, ezagutzaren gizarteari buruz hitz egin zuen bate zere. Badirudi mundu edo gizarte aurreratu baten bizi garela. Bai zientziak baita teknologiak ere, gaur egun, aurrerapen ugari ekarri baitituzte eta hori dela eta, gizakia guztiz informatuta dagoela uste dugu. Aurrerakuntza hauek, hobekuntzarekin lotuta datozela uste dugu askotan, baina ez da beti horrela izaten. Batzuetan, gizartearen kalterako izaten baitira.
Informazioz beteriko mundu zoragarri baten bizi garela uste dutenak, guztiz nahastuta daudela errepikatu zuen behin eta berriz. Azken finean informazioz saturaturako gizartean bizi baikara. Hori dela eta, filtroak beharrezkoak ditugu aurrera egin ahal izateko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: