Softwarea
SOFTWAREA
Softwarea ordenagailuaren atal logikoa da. Hots, hardware aabiarazteko balio duen programa eta agindu sorta.
Sistema eragilea software bat da, programaz eta datuz osatua, ordenagailuetan funtzionatzen duena eta ordenagailuaren hardwarea kudeatzen duena, eta askotariko software aplikazioak efizientziaz exekutatzeko zerbitzu komunak eskaintzen dituena.
Linux Linux ordenagailurako nukleo libre baten izena da. Software librearen nahiz kode irekizko garapenaren adibiderik entzutetsuena da.
Microsoft Windows: Tema eragile komertzial bat da ordenagailu pertsonalentzat.
Aplikaziozkoa:
Sistema eragile baten gainean lan egiten duten programak. (Mozila Firefox, Word, Safara, Explorer,…)
Microsoft office: Microsoftek sortutako bulegotika-suitea da, gaur egun gehien erabiltzen dena.
Programazio-softwarea:
Programazioa konputagailu-programa egokiak zelan egin behar diren aztertzen duen diziplina da. Programa egoki bat zuzena, irakurgarria eta eraginkorra izan behar da, eta bost fasetan eraikitzen da: zehaztapena, diseinua, programa idaztea, proba eta erabilera.
Programazio-lengoaiak ordenagailuaren portaera kontrolatzeko erabil daitezkeen hizkuntza artifizialak dira.
Bi atal definitu behar dira programazio-lengoaia bat definitzeko:
- Programak osatzeko erabil daitezkeen aginduak .
- Datuak errepresentatzeko erabil daitezkeen datu-motak
Programa bateko aginduak idazteko orduan lengoaiak horrelako aginduak definitu ahal izateko dituen arau sintaktiko eta semantikoak errespetatu behar dira.
Hiru taldetan sailkatzen dira:
Behe-mailako programazio-lengoaiak
Goi-mailako programazio-lengoaiak
Erdi-mailako programazio-lengoaiak
Adibidez:
Software librea:
Software librea , eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea da.
Softwarea librea dela esan ohi da hurrengo lau eskubide hauek betetzen dituenean:
- Helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea (pribatua, hezkuntza, publikoa, komertziala, eta abar.
- Aztertu eta aldatu ahal izatea
-Kopiatu ahal izatea.
-Hobetu, eta hobekuntzak horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.