Sare-sozialak

SARE -SOZIALA

Gizakien arteko sare-soziala sortzeko tresna egokiena izan daiteke internet. Pertsonen arteko komunikazio sareak, internetaren bidez erraz sor baidaitezke.

Badaude interneten hamaika zerbitzu pertsonen arteko sare sozialak sortzeko. Zerbitzu horietako batzuei, hain zuzen ere, sare sozial deitzen zaie: Facebook, Tuenti, Fotolog, Twitter, Ning, MySpace,Zugaz.com Elgg, laconi.ca, euskaltube.com, eta hainbat gehiago.

                            

Gazteen erabilerari dagokionez iruditzen zait, gazteok gehiegi erabiltzen ditugula sare sozial hauek, eta gehien erabiltzen ditugunak tuenti eta facebook direla esan daiteke, hala ere, gazte batzuk egiten duten horien erabilera ez dela oso egokia iruditzen zait, beraien datu pertsonal gehiegi jartzen baidituzte bertan eta neurriz gain erabiltzen baitute.

Nire ustez, sare-sozial hauek oso ondo daude baina neurriz erabili behar dira, eta kontuan hartuz bertan jartzen ditugun gauzak, jende askok ikus baiditzake, eta hori, gaur egungo gazte askok ez dakite, edo ez dira behintzat arriskuaz horrenbeste ohartzen.