San Andresak:)

San Andres eguna hurbiltzen hari zaigu, eta herri honetako gaztetxoak batez ere desiatzen daude, izan ere azterketak amaituta ditugulako dagoeneko. Udarako Andremaixek bezela negukoak dira festa hauek.

San Andresetako feriaren jatorria XVIII. mendekoa da. Mende horretan hasi ziren egiten urteko feria hauek Euskal Herriko bazter askotan eta Azkoitikoa zen nagusienetakoa. Hala, 1752an, Udalbatzarrak erabaki zuen San Andres eguna, azaroaren 30a, izendatzea urteko feria egiteko Azkoitian eta, horrela, Urretxun egin ohi denaren aurretik gertatzen da, azken hau Santa Luzia egunez egiten baita.

Egun horretako egitaraua hau da:

  • Egun osoan zehar: Herriko Enparantzako arkupetan taloak, txistorra,…

  • 09:30etan: DULTZAINERO eta TRIKITILARIEN kalejira.

  • 10:00etan: Txuri Urdin elkarteak antolaturik, MARRAZKI eta BUZTIN MODELA lehiaketa.

  • Goizean zehar: Bizkargi Musika Eskolako dantzariak, Kandiola dantza taldea eta Txalkor txistulari taldea herriko kaleetan zehar.

  • 11:00etan: Herriko TRIKITILARI eta DULTZAINEROEN kalejira.

  • 12.30etan: Herriko enparantzan, HERRI KIROL jaialdia.

  • 16:30etan: Herriko enparantzan, Marrazki eta Buztin Modela lehiaketako SARI BANAKETA.

  • 17:00etan: Kontzejupean, Azkoitiko Pilota Eskola elkarteak antolatuta, KONTZEJUPE SARIAren azken partiduak.

  • 22:00etan: Gurea Udal Probalekuan, SAN ANDRES IDI DEMA SARIA.
    • SOARTE – BARRIOLA – J. TELLERIA
      


Anima zaitezte Azkoitiara etortzera:)