Informatika
INFORMATIKA:
Informatika: informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia da eta horretarako ordenagailu bat erabili behar da.
Ordenagailua:programa baten arabera datuak prozesatzeko gai den makina elektronikoa da.
Hardwarea : Ordenagailu baten zati fisiko eta ukigarriei dagokie.
Softwarea: ordenagailuaren atal logikoa da. Hots, hardwarea abiarazteko balio duen programa eta agindu sorta.
CPU:Ordenagailuaren osagai nagusia da. Programetan dauden aginduak interpretatzen eta prestatzen ditu.
Ram memoria: RAM Access Memory bai irakurri eta bai idazteko aukera eskaintzen duen memoria da. Memoria hegazkorra da, korrontea kentzean bere edukia ere galtzen du beraz. Normalean denbora baterako memoria bezala erabiltzen da, datu ez iraunkorrekin.

Periferiko bat ordenagailu bati lotuta doan gailu fisiko bat da. Hitza ordenagailu batentzako ezinbestekoak ez diren gailuentzako erabili ohi da. Honez gain, ordenagailuaren sarreretako bat erabiliz kanpotik konektatzen diren gailuekin ere erabiltzen da terminoa, hauetako asko gaur egun beharrezko bilakatu diren arren.
Periferikoak lau kategoria nagusitan sailkatu daitezke:
o Biltegiratze periferikoak
Ø CD grabagailua
Ø DVD grabagailua
Ø CD irakurgailua
Ø DVD irakurgailua
Ø Disko gogorra
Ø USB memoria
o Irteera periferikoak
Ø Inprimagailua
Ø Pantaila
Ø Bozgorailuak
Ø Soinu-txartela
o Sarrera periferikoak
Ø Sagua
Ø Teklatua
Ø Mikrofonoa
- Eskanerra
o Komunikazio periferikoak
Ø Faxa
Ø Modema
Ø Sare-txartela
Ø Portuen kontrolagailua
Ø USB huba