Talde lana

 Lehenik eta behin erran nahiko nuke, azken lan honetan, non helburu nagusia taldean aritzea zen, gauzak oso modu desberdinean gertatu direla. 

Ariketari hasiera emateko, lehen sesio moduan lau taldekideak elkartu eta  egingo genuenaren inguruan hitz egiten hasi ginen, idei eta ikuspegi ezberdinak ezagutzeko. Berehala erabaki genuen, nahiz eta bakoitzaren metodoa oso ezerdinak izan, osotasun bat gauzatu nahi genuela, hortaz,hondo bezala erabiliko genuen irudi baten beharrean ikusi ginen. Lauon gustokoa zen irudi bat topatzea oso zaila iruditu zitzaigunez, aukerak murriztu egin genituen, gaia bat jartzearen irizpidearen bitartez. Hau da, hiri-a gaitzat hartuta, irudi apropos bat bilatzeari ekin genion. Azkenean, hiri baten planoarekin topo egin genuen arte:

 Irudia aukeratuta genuelarik, proiektorearen bidez, aldez aurretik erabakitako, kotoizko oihal gordin baten gainean, eta tamaina oso haundian,  planoa marraztu egin genuen.

Hasieratik jakin genuen, ez genituela gauzak eta emaitza posibleak aldez aurretik erabakiko, prozesuan gauzatuko zen lana burutu nahi genuelako. Hitz arruntetan erranta, intuizioaren bidez osatzen joan nahi genuen. Hala ere, ez genuen, kaosean erori nahi, intuiziaren bidez aritzean, oso arrunta izaten bait da. Hortaz, plano bat aukeratzeak, neurri batean, konposaketa bere egitura propiora mugatzen zigun, kaosa nolabait antolatuz.

                                          

   

 

Gainontzeko sesioetan, bakoitzaren interbentzioa pertsonala izan zen, baina beti ere taldekideek egindakoa kontutan hartuta.

            

Egia da, une guttitan laurok batera elkartu egin garela, oso zaila bait da, baina, momentu horietan, gure artean solastuz, idei berriak eztabaidatzen eta erabakitzen ibli gara, eta nere ustez, lauon partaidetza jarrai eta gogotsu horri esker, emaitza eta esperientzi politak bildu ditugu. Gainera pertsonalki, espero nuen emaitza baino aitzez ere hobea, atera da. Bai lan fisikoari dagokionez eta bai taldean aritzearen eperientziari dagokionez.

             

Bertzerik gabe, esperientzi bezala oso egokia iruditu zait, denei kosta egiten zaigulako taldean aritzeak, baina pinturaren munduan dagoen bertze errealitate bat denez, taldean lan bat gauzatzera behartuak egoteak, aproposa iruditu zait.

 

 


Utzi iruzkina: